Ezingo da ez zigarrorik erre ez bapeatu tabernetako terrazetan, unibertsitate-campusetan eta lanerako diren ibilgailuetan
Tabakoa erretzeko debekua aire libreko eremuetara zabaldu eta zigarro elektronikoak zigarro arrunten pare jarriko dituen lege aurre-proiektua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak.
Pertsona bat, zigarroa erretzen, kalean. Pixabay argazkia
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak tabakoa erretzeko debekua aire libreko eremuetara zabaldu eta zigarro elektronikoak zigarro arrunten pare jarriko dituen lege aurreproiektua onartu du gaur, asteartea.
Hala, egitasmoa indarrean sartzen denean, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatu osoan ezingo da tabakorik erre tabernetako terrazetan, garraiobideetako geralekuetan, aire libreko kontzertu eta ikuskizunetan, igerilekuetan, unibertsitate-campusetan eta lanerako erabiltzen diren ibilgailuetan, besteak beste.
Lege-aurreproiektu berriak, gainera, tabakoarekin zerikusia duten produktuak erregulatuko ditu, hala nola zigarro elektronikoak, ahotik kontsumitzen diren nikotinazko poltsatxoak eta tabako-belarrez egindako hainbat produktu.
Izan ere, asko areagotu da artikulu horiek merkatuan duten presentzia eta gazteen kontsumoa. Aurrerantzean, zigarro arrunten gainean ezartzen diren muga eta baldintza berberak ezarriko dira zigarro elektronikoen gainean, bai eta tabakoarekin lotutako bestelako produktuei.
Horrekin batera, adin txikikoek legez debekatuta izango dute tabakoa kontsumitzea. Debekatu egingo da, era berean, erabili eta botatzeko zigarro elektronikoak saltzea. Gainera, testuak tabakoarekin zerikusia duten produktuen publizitatea ere mugatuko du. Debekuaz ohartarazten duten seinaleak jarri beharko dira, dagokion tokietan.
Onartutako dokumentuak zehapen-araubidea aldatzen du, eta arau-hausteak, isunak eta erantzukizunak eguneratuko dira. Orain, fabrikatzaileek 12 hilabeteko epea izango dute produktuak lege-esparru berrira egokitzeko eta behin bakarrik erabiltzeok zigarro elektronikoak kentzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Legution, bikotekideari bortizki eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, lesioak artatzeko.
Bortizkeria polizialaren aurkako protesta egin dute ehunka lagunek Santurtzin, Ezkerraldeko eragileek deituta
Udalerriko kale nagusiak zeharkatu dituzte asteazkenean hil zen Anderrentzat justizia eskatzeko. Ardurak argitu eta zigorrak jartzeko eskatu dute, eta bermeak horrelakorik berriro gerta ez dadin.
Ezkabarteko suteak aktibo jarraitzen du
Nafarroako presidenteak, María Chivitek, agerraldia egin du larunbat honetan Untzuko aginte postuan, eta sutea ez zutela nekazaritza-lanek piztu esan du.
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Ustezko hiltzailea ospitalean dago, larri, arma zuri batez bere buruari zauriak egin omen dizkiolako.
Venezuelako lurrikaretan desagertutako euskal herritarren senideek zain jarraitzen dute
Venezuelako lurrikarek milaka hildako eta desagertu utzi dituzte; azken horien artean, bilbotar bat eta donostiar bat daude. Senideek desagertuak bilatzeko baliabide falta azpimarratu dute. NBEren arabera, 50.000 pertsona inguru daude desagertuta, baina kopuru horrek gora egiten jarraitzen du.
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak atxilotu zuen gizona hil egin da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.