PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vueltak gaurko erlojupekoa laburtu du, deituta dauden protestei aurrea hartzeko

Vueltako antolakuntzak Valladoliden egingo den erlojuaren kontrako etapako ibilbidea murriztea erabaki du, Israel Premier Tech taldearen parte-hartzearen aurka deitutako protesten aurrean segurtasuna indartzeko.

PONFERRADA (LEÓN), 10/09/2025.- Decenas de personas protestan contra Israel al paso del pelotón por Ponferrada (León), durante la etapa 17 de la Vuelta Ciclista a España, disputada este miércoles entre O Barco de Valdeorras (Ourense) y Alto de El Morredero (EL Bierzo-León) y con 143,2km de recorrido. EFE/Ana F Barredo
Protestak Vueltan, Ponferradan. Argazkia: EFE

2025eko Espainiako Vueltak iragarri duenez, gaur Valladolideko erlojupekoak 12,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta hasieran aurreikusitako irteera eta helmuga mantenduko ditu. Valladolideko Udalarekin koordinatuta eta Komisarioen Elkargoarekin kontsultatu ondoren hartu dute erabakia, antolatzaileek X sare sozialean argitaratutako ohar batean zehaztu dutenez.

Helburua, azaldu dutenez, "etaparen garapenari babes handiagoa ematea da", Israel Premier Tech taldeak lasterketan duen presentziagatik mobilizaziora deitu ostean.

Boikota egiteko mehatxuaren ondorioz, segurtasun-dispositiboa indartu dute, eta Estatuko Segurtasun Indarretako eta Valladolideko Udaltzaingoko bostehun agente baino gehiago mobilizatu dituzte ibilbidean zehar.

Protestak ez dira berriak: aurreko egunetan Vueltako ibilbidea aldatu behar izan zuten. Bilbon helmuga hainbat kilometro aurreratu behar izan zuten, eta joan den igandean, berriz, Galizian, etapako zortzi kilometro murriztu zituzten, manifestarien presentziagatik.

Antolatzaileek espero dute neurri horiei esker jardunaldia normaltasunez egingo dela eta txirrindulariek aukera izango dutela erlojupekoa berme guztiekin lehiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X