Albiste izango da: Gertakariak Vueltan, Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen eta txertoak jarri ez zituen erizainaren aurkako epaiketa
Hauek dira irailaren 15ean Orainek landuko dituen albiste nagusienetako batzuk:
Gertakariak Vueltan: Espainiako Vueltako 90. edizioak amaiera izan zuen helmugarako 56 kilometroren faltan. Izan ere, Palestinaren aldeko manifestazioek etapa azken kilometroetako errepidea hartu dute, azken etapa bertan behera uztera behartuz. Ondorioz, ika-mika handia piztu da PSOEren eta PPren artean.
Emisio Gutxiko Eremua Gasteizen: Gasteizko Udalak gaur jarriko du martxan Emisio Gutxiko Eremua hiriko erdigunean. Alde Zaharrean eta Zabalgunearen zati batean, hain zuzen ere. Horrela, lehen fasean, 2027era arte, B, C, Eco eta 0 pegatina duten ibilgailuak soilik ibili ahalko dira (A etiketa dutenak ez beste guztiak).
Haurrak txertatu ez zituen erizainaren aurkako epaiketa: Astelehen honetan hasiko da Santurtzi (Bizkaia) udalerriko Kabiezes auzoko anbulatorioko erizainaren aurkako epaiketa. Haurrak txertatzen zituela antzezten zuen, baina ez zuen egiten, eta horregatik epaituko dute. 12 urteko kartzela-zigorra eskatzen duten ia 50 familiek espero dute akusazioa sendoa izatea, eta 400 haur baino gehiagoren osasunarekin "jolastu" zuen profesionalarentzat "zigorra" izatea.