Palestinaren aldeko mobilizazioak egingo dituzte ostegunean Hego Euskal Herrian
Gazarako Mugimendu Globalak eta Global Sumud Flotillak egindako nazioarteko deiaren harira, Palestinaren Aldeko Borroka Eguna egingo dute bihar, irailaren 18an, Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan.
“Apur dezagun Gazako blokeoa. Defendatu dezagun Global Sumud Flotilla!” lelopean, Gasteizen, 13:00etan egingo dute lehen hitzordua, Eusko Legebiltzarraren inguruan egingo duten giza-kate zaratatsuarekin. Arratsaldean, mobilizazioak 19:00etan izango dira: Bilbon, Jesusen Bihotzetik irtengo da manifestazioa; Iruñean, Nafarroako jauregiaren aurrean izango da elkarretaratzea; eta Gasteizen, Bilbo plazatik abiatuko da protesta.
Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da, eta horretarako aukeratutako data ez da ausazkoa. Izan ere, iaz, egun berdinean, Israeli Palestinako lurralde okupatuetako okupazioarekin amaitzea eskatzeko ebazpen bat onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak. Alabaina, okupazioa ez da amaitu, eta berehala esku hartzeko aldarriekin egingo dituzte biharko mobilizazioak.