Gizonezko bat hil da Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean
68 urteko gizonezko bat hil da eta beste bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte Donostiako Bidebieta auzoko etxebizitza batean piztutako sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutea Gipuzkoako hiriburuko Julio Urquijo kaleko eraikin batean gertatu da, eta, heriotza batez gain, bi pertsona intoxikatu dira kea arnastuta, eta ospitalean artatu behar izan dituzte.
Suhiltzaileek goizeko seiak aldera itzali dituzte garrak. eta etxetik atera dituzten bizilagun guztiak itzulio dira jada euren etxeetara.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Osakidetzak irailaren 24ko Mahai Sektorialean proposatuko du lehen mailako arretan psikologoak jartzea
Alberto Martinez Osasun sailburuak iragarri du Saila aztertzen ari dela beste LEP berezi bat deitzea betetzen zailak diren lanpostuetarako.
Auto baten gidaria hil da Gasteizen, kamioi baten aurka talka eginda
Ezbeharra bart gauean gertatu zen, Lopida zerbitzugunean, autoak aparkatuta zegoen kamioi bat jo zuenean.
Getxoko Areetako hondartzan aurkitutako lehergailua segurtasunez kendu dute Armadako urpekariek
Pertsona batek "objektu herdoildu bat" aurkitu du itsasertzean, 10:30ean, eta abisua eman du.
8 km-ko auto-ilarak A-8an, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan, sei ibilgailuk elkar jo ostean
Istripua 17:45ean gertatu da, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte.
Karrantzako gazte bat atxilotu dute gasolindegietan 950 mila euroko iruzurra egiteagatik
Atxilotuak erregaia banatzen duen empresa bateko saltzaile gisa aukezten zuen bere burua eta prezio lehiakorrak eskaintzen zituen. Ikerketan zehar enpresa eta nortasun faltsuen sare bat aurkitu du Guardia Zibilak.
Oinezko bat hil da Biarritzen, auto batek harrapatuta
Gaur goizean hil da oinezkoa, Biarritzeko Beaurivage auzoan, auto batek harrapatuta.
Martxan da atun gorriak Getarian hazteko proiektuaren azken fasea
Getarian duela bi hilabete jarri zuten martxan atun gorrien haztegi bat itsasoan. Berrogeita hamar ale inguru sartu zituzten eta arrain urdina emanez gizentzen ari dira proiektu pilotu batean. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzeko urrian kaioletatik aterako dituzte atunak.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktimak atzo aurkeztu zuen salaketa Gipuzkoako hiriburuko polizia-etxean. Aitortu zuenez, sexu-erasoa egiteaz gain, gizonak zer egiten zuen eta norekin zegoen kontrolatzen zuela, eta bere lagunak ikustea debekatzen zion.
Gurutz Linazasoro neurologoak Alzheimerraren aurkako sendagai iraultzaile berrien iritsiera iragarri du
Gaixotasunaren jatorrian jarduten duten sendagaiak direla nabarmendu du, gaixotasunaren bilakaera "geldoagoa eta onberagoa" eragiten dutenak. Amerikako Estatu Batuetan eta Ingalaterran jada merkaturatzen dira.