Berdintasun Ministerioak eskumuturreko telematikoak kudeatzeko kontratu berri bat lizitatuko du "hilabete gutxi barru"
"Hobekuntza teknikoak" egongo dira, hala nola, plataforma bat aurreikusita dago gailu horien datuak uneoro izateko. Dena dela, Berdintasun ministroak esan duenez, "eskumuturrekoek funtzionatzen dute eta ondo funtzionatzen jarraitzen dute".
Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak "hilabete gutxi barru" kontratu berri bat lizitatuko du erasotzaile matxistak telematikoki kontrolatzeko Kometa gailuak kudeatzeko. "Hobekuntza teknikoak" egongo dira, hala nola, plataforma bat aurreikusita dago gailu horien datuak uneoro izateko.
Horrela azaldu du astelehen honetan bideoz egindako agerraldi baten bidez Ana Redondo Berdintasun ministroak. "Eskumuturrekoek funtzionatzen dute eta ondo funtzionatzen jarraitzen dute", adierazi du, "Kometa dispositiboak egunero bizitzak salbatzen jarraitzen du, Estatuko Indar eta Segurtasunekin lotura zuzena du, eta lan handia egiten ari gara".
Bestalde, Alderdi Popularrekiko oso kritiko agertu da ministroa, eta biktimak kikiltzeko beldurra erabil izana leporatu dio PPri, "boza gutxi batzuk irabazteko". "Zitala eta erabat bidegabea da", salatu du.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, urtebetean laugarren aldiz, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
25 urteko atxilotuak gidatzen zuen furgonetan bost pertsona gehiago zihoazen, modu irregularrean. Gainera, gidariak ez zuen gidabaimenik.
Gizon bat atxilotu dute denda bateko langileari genitalak ukitzea leporatuta, Gasteizen
Antza denez, susmagarria langilearengana hurbildu zen, produktuak apaletan jartzen ari zenean, eta genitalak ukitu zizkion.
Aburtok bizilagunen laguntza eskatu du Bilboko hilketaren egileak atxilotzeko
Igandean Solokoetxe auzoan labankadaz hil zuten 21 urteko gizonaren harira, atzoko eguna "oso gogorra" izan zela onartu du Bilboko alkateak. Halaber, hilketaren egileak aurkitzeko Ertzaintzarekin kolaboratzeko dei egin die bizilagunei.
Ertzaintza Bilbon hil duten 21 urteko gizonaren hiltzailearen edo hiltzaileen bila ari da
Erasoa igande goizean gertatu zen Solokoetxe auzoan. Biktimak arma zuriz egindako zauria zuen bularrean, eta Gurutzetako ospitalean hil zen gutxira.
Ibai batek eraman zuen adingabe baten gorpua aurkitu dute Bartzelonan, eta aitaren bila ari dira
Desagertuen ibilgailua sakan baten hondoan aurkitu dute, oso egoera txarrean; euri-jasa bortitzen ondorioz, ur-emaria handitu egin da, bi metro eta erdira arte.
Albiste izango da: "Karmele" Zinemaldian, udazkena helduko da eta Nazio Batuen Batzar Nagusia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Mogie Gym: gurpil gaineko kirola Pirinioetako herrietan
Aritz Carballok furgoneta soil bat entrenatzeko erabat hornitutako espazio bihurtu du. Orain arte gimnasiorik ez zegoen Nafarroako Pirinioetako landa-eremuetan dabil. Helburua da jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak eramatea horiek eskura ez dituztenei.
Pertsona bat hil da Trebiñun, auto-istripuz
Gaueko lehen orduan izan da ezbeharra, Araba 2124 errepidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute eta errepidea itxi dute Burgoserako noranzkoan.
Euriteek arazoak eragin dituzte Montserraten eta bi pertsona desagertu dira Bartzelonan
Lekuko batek larrialdi-zerbitzuei dei egin die arratsaldean, Sant Quinti de Medionan, ibaiko urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko. Ordu batzuk geroago, autoa aurkitu dute baina inor ez zegoen barruan.