Gizon bat atxilotu dute Hernanin, urtebetean laugarrenez, pertsonen trafikoan ibiltzea egotzita
25 urteko atxilotuak bost lagun zeramatzan gidatzen zuen furgonetan, modu irregularrean. Gainera, atxilotuak ez zuen gidabaimenik.
Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du bart goizaldean Hernanin (Gipuzkoa), pertsonen trafikoan ibiltzea egotzita. Atxilotuak bost pertsona zeramatzan furgonetan, eta gidariak ez zuen gidabaimenik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Hernaniko zerbitzugune batean ohiko errepide kontrola egiten ari ziren ertzainei susmagarria iruditu zaie gasolindegian erregaia hartzen ari zen gidari baten jarrera.
Ibilgailua Portugalera bidean omen zegoen, eta, barruan, gidariaz gain, bost pertsona zeuden (indiarrak eta pakistandarrak).
Era berean, agenteek egiaztatu dutenez, atxilotuak ez zuen gidabaimenik, eta, hori dela eta, pertsonen legez kanpoko trafikoaren delitua leporatzeaz gain, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere egotzi diote.
Atxilotuak aurrekariak ditu. Izan ere, urtebetean lau aldiz atxilotu dute delitu hori egiteagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian