TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango da: "Karmele" Zinemaldian, udazkena helduko da eta Nazio Batuen Batzar Nagusia

Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

SAN SEBASTIÁN, 18/09/2025.- Cartel que anuncia el Festival Internacional de Cine de San Sebastián mientras se ultiman los detalles de la 73 edición que se celebra entre el 19 y el 27 de septiembre, y coronará con el Premio Donostia a Jennifer Lawrence y será escaparate de más de 250 películas y series de 56 países, entre las que destacan títulos españoles como 'Los domingos', 'Maspalomas' y 'Los tigres'. EFE/Juan Herrero
Zinemaldiko kartelak. Argazkia: EFE

Hauek izango dira astelehen honetako, 2025eko irailaren 22ko lerroburu nagusiak:

- Nazio Batuen Batzar Nagusia: Munduko buruzagi nagusiak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusia. 80. edizioa polemikaz zipriztinduta iritsi da, AEBko Gobernuak erabaki baitu Mahmud Abbas presidente palestinarrari eta 80 funtzionario palestinarri Nazio Batuen Batzar Nagusian parte hartzen ez uztea. Gainera, Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek Estatu Palestinarra onartu dute azken orduetan. 

- Udazkena heldu da: Udazkenaren hasiera 20:19an izango da eta eguraldia udazken giroa izango dugu: zerua lainotuta egongo da eta zaparradak botako ditu, sarriago eta gogorrago kantauri isurialdean, batez ere kostaldean.

- "Karmele" filmaren estreinaldia Zinemaldian: Asier Altunaren filma, Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy protagonista dituena, Gerra Zibilean eta gerraostean kokatzen da. Gaur filmeko protagonistekin hitz egingo dugu. 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X