GENOZIDIOA, GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkar argitaletxeak erabaki du Igartza bekarekin ez jarraitzea, CAFek Israelekin duen lotura dela eta

Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak sariari uko egin eta hamar egunera iritsi da Elkarren erabakia. “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak.

20200401143627_caf-beasain_
Beasaingo CAF enpresa, artxiboko irudi batean.

"Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren testuinguruan, Elkar argitaletxeak  erabaki du Beasaingo Udalak, CAFek eta argitaletxeak berak antolatzen duten Igartza bekarekin ez jarraitzea, eta beka bertan behera geratuko da".  Hitzon bidez jakinarazi du Elkar argitaletxeak ez duela Igartza bekarekin jarraituko.

Zehazki esan ez badu ere, CAF konpainia beasaindarrak Palestinako lur okupatuetan tranbia bat eraikitzeko Israelgo Gobernuarekin izenpetuta duen kontratuak eraman du Elkar, beka bertan behera uztera. 

Saioa Alkaiza bertsolari eta idazle nafarrak aurtengo Igartza sariari uko  egin eta hamar egunera heldu da argitaletxeraen erabakia.  “Palestinar herriaren kontra gauzatzen ari den genozidioan CAFek duen inplikazioa" salatu zuen sortzaile iruindarrak. 

 35 urtetik beherako gazteei zuzendutako literatura sariketak orain 27 urte hasi zuen bidea. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X