Krimena Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira indarkeriazko taldeetako kideak, Ertzaintzako buruaren arabera

"Etxerako bidean elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi ziren, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak errefusatu du atxilotuek talde edo indarkeriazko taldeekin lotura dutenik. 

Josu Bujanda
18:00 - 20:00

Josu Bujanda, Ertzaintzaren burua. Argazkia: EITB MEDIA

Igandean Bilboko Fika kalean 28 urteko gaztearen hilketa egotzita atxilotutako hiru pertsonak ez lirateke indarkeriazko talde bateko kide izango, Josu Bujanda Erttzaintzako buruak aurreratu duenez.

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian azaldu duenez, "etxerako bidean, elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Antza denez, elkarri irainka hasi ziren, eta bi gazteren arteko borroka izan zen. Bujandaren hitzetan, "kasualitatea izan zen". Izan ere, ikerketaren arabera, "ez dira banda nahiz indarkeriazko talde bateko kideak".

Ertzaintzako buruak aurreratu duenez, ikerketak zabalik jarraitzen du, baina baztertu egin dute atxiloketa gehiago izatea.

Arma zuriz eragindako zauriak

Guztira, Ertzaintzak hiru atxiloketa egin ditu 28 urteko gaztearekin lotuta: lehena Bilbon, bigarrena Getxon eta hirugarrena Bilbon, ustezko inplikatuetako batek bere burua entregatzea erabaki zuen eta. Atxilotuak hiru gizon dira, 31, 21 eta 28 urtekoak, guztiak jatorri latinoamerikarrekoak. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arantza Beitia, Kermanen ama: "Porteroek sekulako inpunitatea sentitzen zuten erasoak egiten zituztenean"

Kerman, Gasteizko Mitika diskotekan hil zuten gaztearen ama da Arantza Beitia. Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote, gertatutakoaz jardun da eta erreparazioaz ere mintzatu da: "Utzikeriak, negligentziak eta praxis txarrak publikoki onartzea, aitortzea eta hiritarrei azaltzea zer egingo duten hori konpontzeko. Kermanen eskubideak errespetatzea, hiritar moduan", azpimarratu du. Entzun hemen elkarrizketa osoa.

Gehiago kargatu