Hiru pertsona atxilotu dituzte, Bilboko Fika kaleko homizidioan inplikatuta daudelakoan
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, igandean Bilbon izandako krimenarekin lotura dutelakoan. Azken atxilotuak 28 urte ditu, eta borondatez entregatu zuen bere burua Ertzaintzaren komisarian.
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du, igandean Bilboko Fika kalean izandako hilketarekin zerikusia duelakoan. Susmagarria, latinoamerikarra, Bizkaiko hiriburuko ertzain-etxean agertu zen, borondatez, eta han atxilotu zuten.
Guztira, Ertzaintzak hiru atxiloketa egin ditu azken orduetan: lehena Bilbon, bigarrena Getxon eta hirugarrena Bilbon, ustezko inplikatuetako batek bere burua entregatzea erabaki zuen eta.
Atxilotuak hiru gizon dira, 31, 21 eta 28 urtekoak, guztiak jatorri latinoamerikarrekoak. Ertzaintzak zabalik du ikerketa, Fika kalean gertatutakoa argitzeko eta atxilotuetakoen parte-hartzearen neurria zehazteko.