Krimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dute Solokoetxeko hilketagatik atxilotuetako bat

Krimenagatik atxilotutako beste biak aske utzi ditu epaileak, kautelazko neurriekin.

Joan den irailaren 21ean Bilbon izandako 21 urteko gazte baten hilketarekin lotuta, Ertzaintzak atxilotutako hiru pertsonetatik bat behin-behinean espetxera bidali du epaileak, EITBk jakin duenez. 

Beste bi atxilotuak aske utzi dituzte, kautelazko neurriekin, Bilboko Instrukziozko 9. epaitegiak agindu duenez. Gainera, epaitegian azaldu beharko dira, pasaportea kendu diete eta ezin dira Estatutik atera.

Ertzaintzak atxilotu ondoren, epailearen aurrera eraman zituzten hirurak. 

 21, 28 eta 31 urteko hiru gizon dira atxilotuak, eta astelehen gauetik Poliziaren zaintzapean egon dira. Bilbon eta Getxon egin zituzten atxiloketak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X