Erregistro aitzindaria Europan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume haurdunen odol eta plazenta laginez osatutako biobanku bat sortu du Osakidetzak, gaitz metabolikoak eta neurologikoak ikertzeko

Gurutzetako Ospitalean erditzen diren emakume haurdunek odol-lagin bat eta plazentaren zati txiki bat eman ahal izango dute. EAEko biobankuan gordeko dira, eta diabetesa, hipertentsioa eta  garapen neuronaleko nahasmenduak ikertzeko erabiliko dira, goiz diagnostikatzeko eta hobeto artatzen laguntzeko.

Las mujeres embarazadas que den a luz en el Hospital de Cruces podrán donar una muestra de sangre y un pequeño fragmento de su placenta que se almacenarán en el Biobanco Vasco. Las muestras se destinarán a la investigación de biomarcadores que ayuden al diagnóstico precoz y un mejor tratamiento de enfermedades como la diabetes, hipertensión o trastornos del neurodesarrollo.

Gaixotasun metaboliko eta neurologikoak ikertzeko, emakume haurdunen odol eta plazenta laginez osatutako erregistro aitzindari bat abian jarri dute Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Biobizkaia Osasun Ikerketarako Institutuak, elkarlanean.

Osasun Sailak ohar bidez zabaldu duenez, gaitz metabolikoen eta neurologikoen goiz diagnostikatzea eta hobeto artatzen laguntzea du helburu Europa mailan aitzindari den proiektuak.

Gurutzetako Ospitaleko Erditze Unitatean erditu ondoren, emakumeek odol-lagin bat eta plazenta zati txiki bat eman ahal izango dute. Gainera, emakumeak hainbat baimen sinatu beharko ditu, Osakidetzak modu kodifikatuan amaren eta jaioberriaren historia klinikoan sartzeko aukera izan dezan, ikerketa-helburuetarako.

Donazioaren ondoren, laginak EAEko biobankuan gordeko dira, eta diabetesa, hipertentsioa eta burmuineko garapeneko nahasmenduak, besteak beste, hobeto tratatzeko eta goiz diagnostikatzen lagunduko duten biomarkatzaileak identifikatzen saiatuko dira.

Finantzazio publikoa

Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta Espainiako Gobernuko Berrikuntza, Zientzia eta Unibertsitate Ministerioak diruz lagunduta, Nora Fernandez Jimenez Biobizkaiko IRLAB-Inmunogenetika Ikerketa Laborategiko ikertzailea eta Jorge Burgos San Cristobal Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Obstetrizia Ataleko burua eta Biobizkaiko Medikuntza Perinataleko ikertzailea dira proiektu aitzindariaren buru.

"Emakume haurdun guztiek parte hartzea funtsezkoa da etorkizuneko medikuntzan aurrera egiteko. Euren eskuzabaltasunari esker, Euskadiko eta mundu osoko ama eta haurtxo askoren osasuna hobetu ahal izango dugu", azpimarratu dute proiektuaren arduradunek.

Hiru ikerketa abian

Erregistro horrekin lotuta, Osakidetzako ikertzaileak hiru proiektutan ari dira lanean: bata, plazentaren azterketatik abiatuta arrisku metaboliko eta neurologikoko faktoreak identifikatzea; bestea, haurren burmuinaren garapenaren gainekoa; eta hirugarrena, geneen plazentako amaren eragin genetikoei buruzkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X