Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea arma zuri batez hiltzea egotzita
Atxilotua 21 urteko gizon bat da, eta goizaldean emaztea arma zuri batekin hiltzea leporatzen diote.
Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Sevilla ekialdean, emakume bat arma zuri batez hiltzea egotzita, Espainiako Polizia Nazionaleko iturriek baieztatu dutenez.
Andaluziako 112 Larrialdi Zerbitzuko iturriek 03:10 aldera jaso dute abisua. Lekuko batek ohartarazi die erasoa jasan duen emakume bat "odoletan zegoela eta laguntza eske ari zela" Tigris kaleko arkupe batean.
Osasun-iturriek biktimaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, eta genero-indarkeria kasu bat izan daitekeela adierazi dute.
Halaber, 061eko osasun-langileek 112 zenbakiari jakinarazi diotenez, ustezko erasotzailea, 21 urteko gizon bat, Virgen Macarena ospitalera eraman dute, bere burua zauritu ostean.
Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du, hilketaren arrazoiak zeintzuk izan diren eta indarkeria matxista kasu bat izan den argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda