Asturias
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerketapean dira Paisaiako arrantza-ontzi bateko hiru tripulatzaile matxinada bat antolatzeagatik

Guardia Zibilak azaldu duenez, tripulatzaileak ikerketapean dira kapitaina mehatxatzeagatik eta, horietako bi, ontziaren armadoreari erasotzeagatik.

Kapitainak salatu duenez, 16 tripulatzaileetatik 12k mehatxuak egin dizkiote. Hortaz, Gijongo porturantz jo zuen, "itsasontziari kalterik eragin ziezaioketen beldur". Guardia Zibilak porturaino lagundu zion ontziari, eta ikerketa abiatu du, jazotakoa argitzeko.

Ikerketapean dira Pasaiako arrantza-ontzi bateko hiru tripulatzaile, ustez, ontzian matxinada bat antolatzeagatik. Dirudienez, hori dela eta, Gijongo portuan lehorreratu behar izan zuten ontzia.

Guardia Zibilak azaldu duenez, tripulatzaileak ikerketapean dira kapitaina mehatxatzeagatik eta, horietako bi, ontziaren armadoreari erasotzeagatik.

Gertaera joan den larunbat eguerdian jazo zen. 15:00ak aldera, larrialdi-zerbitzuek alerta-deia jaso zuten, Ribadesellatik (Asturias) iparraldera 12 bat miliatara arrantzan ari zen ontzi baten partez. Kapitainak salatu zuenez, ontziko 16 tripulatzaileetatik 12k mehatxuak egin zizkioten (senegaldar jatorrikoak). Guardia Zibileko iturriek zehaztu dutenez, arrantza-ontziko patroiak orduan Gijongo porturantz jotzea erabaki zuen, "itsasontziari kalterik eragin ziezaioketen beldur".

Gertatutakoaren berri izan zutenean, Guardia Zibilaren patruila-ontzi bat arrantza-ontzia laguntzera abiatu zen. Villaviciosatik iparraldera itsasontzia ikusi eta kapitainarekin harremanetan jarri ondoren, egoera normalizatuta ikusi zuten, eta ez zuten itsasoan inolako esku-hartzerik egin izan behar.

Portu horretako Guardia Zibilaren Atal Fiskaleko eta Asturiasko Eremuko Polizia Judizialaren Unitate Organikoko kideak zain zeuden, eta gertakariei buruzko ikerketa abiatu dute.

Guardia Zibileko agenteek deklarazioa hartu diete tripulazioko hiru kideri, ustez, mehatxu- eta eraso-delituengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X