Landa-garapena 2030
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak 38 kutxazain automatiko berri jarriko ditu landa eremuko herrietan

Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea. 

cajero automatico kutxazain automatikoa

Datozen hiru urteetan EAEko landa eremuko 38 herritan kutxa automatikoa jarriko da, bertako biztanleek dituzten zerbitzuak hobetzeko. Landa gunea bultzatzeko Eusko jaurlaritzak martxan jarri duen Berosi programaren lehen pausoa da, eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurkeztu du astearte honetan, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kutxazain automatikorik ez duten herrien azken zerrenda 60tik gorakoa da. Bertako biztanleek bizi duten finantza-bazterketari aurre egiteko helburuarekin, Gasteizko Gobernuak 1,15 milioi euroko inbertsioa egingo du, 38 kutxazain jartzeko beste horrenbeste herritan. 

Udalerri horiek bete beharko dituzten baldintzak honakoak dira: 300 biztanle baino gehiago izatea, egun hurbilen duten kutxazaina 8 kilometrora edo gehiagora egotea edota urtean 100.000 turista baino gehiago jasotzea. 

Barredok azaldu duenez, landa eremuetako bizilagunen % 96rengana iritsiko da zerbitzua, eta gainerakoak ere, izango dute zerbitzua hobetzeko aukera. 

Landa eremua zaindu, garatu eta bertako zerbitzuak hobetzeko, Landa Garapeneko 2030 Estrategiak eta Lurralde Garapeneko Programak (LDA) jasotzen duten proiektuetako bat da.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X