Palestinarekin Elkartasuna plataformak Sumud Flotillaren aurkako erasoa kaleetan salatzeko deia egin die euskal herritarrei
Plataformaren ustez, "ezinbestekoa da Israelen eta mendebaldeko konplizeen aurkako mobilizazioa eta borroka bultzatzen jarraitzea", eta bat egiten du Gazarako Mugimendu Globalak Euskal Herriko hiriburu eta udalerrietan egindako deialdiekin.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gazarako Mugimendu Globalak Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, Sumud ontzidiaren aurkako "erasoa" salatzeko eta mobilizazioak deitu ditu dozenak udaletxeren aurrean ostegun arratsaldearako.
Ohar batean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak babesa helarazi elkartasun osoa adierazi nahi die Gazako setioa hausteko helburuz Zerrendara heltzen saiatu eta Israelek atxilotu dituen kide guztiei. Gainera, "Israelgo estatuaren izaera genozida eta mendebaldeko agintarien konplizitatea" salatu ditu. "Mendebaldeko gobernuek, Palestinaren aldeko zenbait adierazpen hutsal egin badituzte ere, ez dira inolako neurri efektiborik hartzen ari genozidioa gelditzeko. Flotilla babestu ez izana ere horren adibide da" deitoratu dutenez.
Beraz, Palestinarekin Elkartasunaren ustez "ezinbestekoa da Israelen eta bere mendebaldeko konplizeen kontrako mobilizazioa eta borroka sustatzen jarraitzea". Plataformak osteguneko mobilizazioetan Palestinako erresistentziari babesa erakutsiko dio, Israelekiko harremanak etetea eskatuko du, eta Palestina askatzeko bidea Israelgo estatu kolonialaren desegitea dela aldarrikatuko du.
Hala, Gazarako Mugimendu Globalak euskal hiriburuetan 19:00etan deitu dituen manifestazioekin bat egin eta haietan parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei. Bestalde, Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioak deitu ditu Euskadiko dozenaka herritan, 19:00etan, udaletxeen aurrean.
Azkenik, Palestinarekin Elkartasuna taldeak dei egin du urriaren 4an Iruñean egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.