70 talde feministak baino gehiagok eta LGTBIQ+ taldeak Bernedoko udalekuen aurkako "lintxamendu kanpaina" salatu dute
70 bat talde feministak eta LGTBIQ+ elkarteak Bernedoko (Araba) udako kanpalekuak antolatzen dituen Sarrea Euskal Udalekuak erakundearen aurka egiten ari diren "lintxamendu kanpaina" salatu dute. Egham, Euskal Herriko Gazte Feministak eta EHko Bilgune Feministak daude salatzaileen artean. Justiziak sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituen ikerketa abiatu du.
Testuaren sinatzaileek zenbait komunikabide eta alderdi politiko udako kanpamentu horien inguruan zabaltzen ari diren "gezurrak" salatu dituzte. Era berean, egiten ari diren "lintxamendu kanpaina" kritikatu dute, "matxismoa, transfobia, sentsazionalismoa, faxismoa eta arrazismoa" uztartzen dituen estrategia bat delako. Egiten ari diren "erabateko zigorgabetasuna" ere salatu dute. Egoera horren aurrean, "babesa eta elkartasuna" adierazi diete kolonia horietako begiraleei eta komunitateari, eta "eraso zuzenak" jasaten ari direla gaitzetsi dute.
Sinatzaileek diotenez, "feminista transbaztertzaileek, sektore erreakzionarioek, oro har, eta eskuin muturrak Bernedoko udalekuetako dutxa eta bainuen mistotasuna erabili dute egunero zapaltzen gaituen sistemaren makineria esplizituki eta modu antolatuan martxan jartzeko aitzakia gisa". Ildo horretatik, adierazi dutenez, "mugimendu feminista, LGTBIQ+ mugimendua eta arrazakeriaren aurkako mugimendua luzaroan borrokatu dira sexuaren eta biluztasunaren inguruan dagoen moralizazioaren eta puritanismoaren aurka, binarismoaren aurka eta heziketa transfeministaren alde". Azpimarratu dutenez, "borroka horiek guztiak dira indarkeria matxistari aurre egiteko bidea", eta "sexu-genero disidentzia haurren aurkako erasoekin lotu izana" salatu dute.
"Lintxamendu kanpaina eta eraso antolatu hauek olatu erreakzionario oso baten parte dira, ezker-eskuin hedatzen ari dena", gaineratu dute. "Euskararen aurkako erasoen edo langile mugimenduaren kriminalizazioaren gisan, transfobia, misoginia eta arrazakeria ere olatu erreakzionario berberaren parte dira eta askotan ez zaie garrantzi bera ematen", esan dute. Horrez gain, agerian utzi dute "ultraeskuinak feminismoaren, sexu genero disidenteon edo pertsona arrazializatuen borrokaren aurkako mezuak erabiltzen dituela gizonen atxikimendua lortzeko".
Sinatzaileen ustez, udaleku hauek "aitzakia soil bat baino ez dira izan munduaren ikuskera transfobikoa eta erreakzionarioa zabaltzeko, eta haren aurka borrokatzen direnei erasotzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.
Medikuek urriaren 28an hasiko dute greba mugagabea
Euskadiko Medikuen Sindikatua sartuta dagoen Greba Batzordeak Estatutu Markoaren aurka borrokatzeko greba mugagabea iragarri du. Horrekin batera, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, beste bost greba egun egitera deituta daude Osakidetzako langileak, urritik abendura bitartean.
Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.