Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Israelen isolamenduan sakontzea" eskatu du Gernika-Palestina ekimenak

Herri ekimenak azpimarratu du palestinarrei "bakarrik" dagokiela euren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea. Horrekin batera, Gernika-Palestinak eskatu du bake akordioa egokitzea "berdintasun, askatasun eta duintasun" printzioetara.

El portavoz del colectivo Gernika-Palestina, Ibon Meñika y la periodista, Ekhiñe Atorrasagasti.
Gernika-Palestina Herri ekimenak mobilizazioen aurkezpenean. Artxiboko irudia.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak "Israelen isolamenduan sakontzea" eskatu du larunbat honetan. Izan ere, ekimenaren ustez, bake akordioa egokitu beharko litzateke herrialdearen "berdintasun, askatasun eta duintasun printzipioari", eta, horrekin batera, Palestinako herritarrei "bakarrik dagokiela" herrialdearen etorkizuna erabakitzea.

"Gazako egoeraren inguruko azken gertakarien aurrean, Gernika-Palestinak errepikatzen du palestinarrei bakarrik dagokiela beren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea, eta are gehiago genozidio baten inguruabar dramatikoetan", adierazi du ekimenak.

Testuinguru horretan, "berehalako su-eten mugagabea" beharrezkoa dela azpimarratu du Gernika-Palestinak.

Herri ekimenaren arabera,"tokiko eta nazioarteko erresistentzia iraunkorraren konbinazio" batek lagunduko du "benetako alternatiba" bat lortzeko. Horregatik, nazioarteko komunitateak Palestinarekiko babesa indartzea eta Israelen isolamendua areagotzea eskatu du ekimenak.

Horrenbestez, Gernika-Palestinak defendatu du palestinarren eskubideen "erabateko egikaritza eta apartheid-aren amaiera" ekarriko dituen akordio bat; alegia, Palestinarako berdintasun, askatasun eta duintasun printzipioen gainean eraikitakoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X