TRAFIKO ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-istripua izan da Tafallan, eta 17 urteko mutil bat larri zauritu da

Kopilotua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, larri, eta 29 urteko gidaria, berriz, Azkoiengo osasun zentroan artatu dute. 

Trenbidearen irteera NA-128 errepidean, Tafallan (Nafarroa). Argazkia: Guardia Civil Navarra

17 urteko mutil bat larri zauritu da, bart, Tafallan, auto-istripuz. 

Istripua Campillo industrialdetik gertu gertatu da. Nafarroako Guardia Zibilak astelehen honetan jakinarazi duenez, ezbeharra izan duen ibilgailua beste bat aurreratzen ari zela bidetik atera da. 

Autoaren gidaria, 29 urteko gizona bera, Azkoiengo osasun zentroan artatu dute, eta kopilotua, berriz, helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X