Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko metro zerbitzua berrezarri dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura batengatik bi orduz etenda egon ostean

San Ignazio eta Sarriko artean zihoan unitate bat matxuratu egin da eta, horren ondorioz, Indautxu eta San Inazio geltokien arteko trenen zirkulazioa ia bi orduz eten egin dute. Gainera, atzerapenak izan dira gainerako trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, pixkanaka ohiko maiztasunak berreskuratzen joango direla.

Bilboko metro zerbitzua eten dute Indautxu eta San Ignazio artean, matxura baten ondorioz

Bidaiariak Metro Bilbaoko nasan pilatu dira, gaurko irudian. Argazkia: Orain

Metro Bilbaok Indautxu eta San Inazio arteko zerbitzua berrezarri du astelehen honetan, 10:30ak baino lehen, matxura batengatik ia bi orduz etenda egon ostean, Metro Bilbaoko iturriek jakitera eman dutenez.

San Ignazio eta Sarriko artean zihoan unitate bat matxuratu egin da eta, horren ondorioz, Indautxu eta San Inazio geltokien arteko trenen zirkulazioa ia bi orduz etenda egon da. Horrekin batera, atzerapenak izan dira gainerako trenetan. Metro Bilbaok jakinarazi du pixkanaka ohiko maiztasunak berreskuratzen joango direla.

Gertaera 08:30ak pasata izan da. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ezagutzen ez dituzun Aquariumeko hamar bitxikeria

2025ean Donostiako Aquariumek mugarri historikoa ospatu du: 100 urte bete dira lehen harria jarri zutenetik. Hiriko gune enblematikoa da, eta haurrak eta helduak erakartzen ditu. Esther Irigaray zuzendariarekin hitz egin dugu, agian ezagutzen ez dituzun 10 bitxikeria ezagutzeko. Bitxikeria horiek agerian uzten dute tradizioak, zientziak eta itsasoarekiko jakin-minak bat egiten dutela Europako akuariorik bisitatuenetako batean.

Gehiago kargatu