'Alice' depresio isolatuak alerta egoeran jarri du penintsulako Mediterraneoko kostaldea
Uholdeak Los Alcazaresen (Murtzia). Argazkia: Europa Press.
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak euri-jasak eta uholdeak utzi ditu Mediterraneoko kostaldeko herri askotan, bereziki Valentziako Erkidegoan, Murtzian eta Balearretan. Valentziako Erkidegoa izan da kaltetuenetako bat, Gandiako (Valentzia) hainbat tokitan metro koadroko 110 litro baino gehiago pilatu baitituzte lau orduan. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta aktibatu du, eta prezipitazioak astelehenera arte izango direla iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren aurka egiteko konpromisoa eskatu dute Euskal Herri osoan
Feminismoak Euskal Herriko kaleak hartu ditu azaroaren 25 honetan, indarkeria matxista salatu eta horri aurre egiteko aldarriak ozen zabaltzeko. Izan ere, feministek salatu dutenez, matxismoa bizitzaren alor guztietara hedatzen da.
Milaka lagun atera dira kalera euskal hiriburuetan, indarkeria matxista eta konplizitate sareak salatzeko
Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak egin ditu hiriburuetan "Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista" lelopean. Itaia antolakunde sozialistak ere bere mobilizazioak egin ditu hiriburuetan.
Mugimendu Feminista: "Indarkeria instituzional matxistari zentralitatea ematea da gaurko aldarrikapen nagusia"
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, dozenaka protesta ekintza egin dira herri eta hirietan, arratsaldean. Milaka herritar atera dira kalera, "indarkeria instituzional matxista" salatzeko. Naia Torrealdai EHko Mugimendu Feministako eledunak esan duenez, erakundeek behin eta berriz berbiktimizatzen dituzte emakumeak, "batez ere, egiten ez dutenagatik".
Zizur Nagusiko istripuan larri zauritu zen 55 urteko emakumea hil da
Hiru egun garun-heriotza egoeran eman ondoren hil da. Istripuan bost zauritu izan ziren, eta horietako biri alta eman zaie.
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan gizarte osoaren inplikazioa aldarrikatu dute erakundeek
Goizean erakundeek elkarretaratze isilak egin dituzte eraikin ofizialen atarietan. Arratsaldean, 19:00etan hegoaldeko hiriburuetan, eta 18:30ean Baionan elkartuko dira mugimendu zibilak, talde feministek deituta.
Abisu horia EAEn euriagatik, metro karratuko 65 litro pilatuko direlako
Batez ere, ipar partean botako ditu zaparradak, eta ekaitzak jo eta txingorra egin dezake kostaldetik gertu.
Antxoa gazteak ugari dira Bizkaiko Golkoan eta batezbesteko historikoa bikoiztu dute
Aurten Juvena kanpainak estimatutako kopuruak —38.160 itsas milia karratuko azalera hartu du aztergai— udaberrian jaiotako ale gazteek bikain biziraun dutela utzi du agerian, eta larba- eta gazte-faseen garapenerako baldintza ozeanografiko eta ekoizgarri oso onuragarriak egon direla erakusten du.
Xabier Anduaga tenoreak jasoko du 2026ko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 56 hautagaien artean aukeratu du tenore donostiarra.
Gaur hasiko da Pablo Gonzalezen aurkako epaiketa Polonian, espioitza leporatuta
Kazetaria Ukraina eta Polonia arteko mugan atxilotu zuten 2022ko otsailean, Errusiak Ukraina inbaditu eta egun gutxira, Errusiako zerbitzu sekretuko espioia izatea egotzita.
Luxuzko produktuen faltsifikazioen bost salmenta-puntu desegin dituzte Irunen
Irungo lau establezimendutan egin dute 'Fake Star' izeneko operatiboa, Behobia auzoan, eta bost pertsona ikertu dituzte jabetza intelektualaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa.