Kamioi gidari bat hil da Muxikan, ibilgailuarekin trenbidera erorita
Errepidea itxita dago Muxikarako noranzkoan, istripua dela eta. Trenen zirkulazioa ere etenda dago Zugastieta eta Zornotzako geltokien artean.
Kamioia, trenbidaren gainean.
Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean BI-635 errepidean, Muxika parean, gidatzen ari zen kamioia bidetik atera eta trenbidera erori da eta.
Ezbeharra arratsaldeko 15:15ak aldera gertatu da BI-635 errepidean, Muxika parean. Ibilgailuaren gidaria oso larri zauritu da, eta bertaratutako osasun-taldeak ezin izan du susperrarazi eta bertan hil egin da.
Trenbideko eta ibilgailuen zirkulazioa eten egin dira, eta auto-ilarak izan dira inguruan.
Gernikarako bidea istripuaren ondorioz moztuta zegoen, eta ireki dute jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.
Afrikako Kopako finala pasioz biziko dute Bilbon
San Frantzisko auzoan bizi diren senegaldarrak eta marokoarrak ilusioz gainezka daude igandeko partidaren zain. Ia guztiek dute planen bat pentsatuta. Baina, batez ere, giro bikainean bizitzea espero dute, oso ondo konpontzen diren bi zaletu-talde baitira.