AUTO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sunbillako auto-istripuan larri zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean zendu da, gaur, gizonezkoa. Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin zuten.
Sunbila, atzo

Sunbillan atzo izandako auto-istripuan zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da.  Larri zaurituta eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta han zendu da, gaur. 

N-121-A errepidean izan zen istripua,  atzo arratsaldean, Larrakaitzeko tunelaren barruan. Bi autok eta bi kamioik elkarren kontra jo zuten, eta lau pertsona zauritu ziren, horietako bi, larri. 

Errepidea itxita egon zen, bi noranzkoetan, hainbat ordutan. 

Guardia Zibila ezbeharraren arrazoiak eta nondik norakoak ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi