Madrilen finkatutako lapur talde bat atxilotu dute Bizkaian lapurtu ostean
Urrezko piezak, luxuzko produktuak eta dirua lapurtzen zituzten etxebizitzetan.
Guardia Zibilak lapur talde bateko hiru kideak atxilotu ditu Bizkaian lapurretan egin ostean. Madrilgo Erkidegoan bizi ziren, eta penintsulako iparraldera joaten ziren etxebizitzetan lapurtzera. Gutxienez, horrelako 38 delitu egotzi dizkiete. 150.000 euroko kaltea eragin omen diete biktimei.
Guardia Zibilak larunbat honetan jakitera eman duenez, lapurretak egin ostean, bitxiak ibilgailuko ezkutalekuetan sartzen zituzten, Madrilera itzuli aurretik.
Bizkaiko hiru etxebizitzatan lapurretan egin ostean Madrilera itzultzen ari zirela jakin zuen Guardia Zibilak, eta, hori dela eta, polizia-operatibo bat jarri zuten Briviescan (Burgos). Bertan, sareko hiru kideak atxilotu eta lapurtutako hainbat objektu eta lapurretak egiteko erabilitako materiala konfiskatu zituzten.
Atzemandako objektuen artean urrezko pieza ugari (belarritakoak, kateak, zintzilikariak, eskumuturrekoak, eraztunak, etab.), gama altuko erloju bat, bildumako txanponak (horietako bik 3.500 eta 2.200 euroko prezioa dute) eta azken lapurretetan eskuratutako dirua daude.
Atxilotuei talde kriminaleko kide izatea eta etxebizitzetan indarra erabiliz lapurtzea egotzi diete.
Mondoñedoko (Lugo) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiaren esku utzi ostean, epaileak espetxeratzeko agindua eman du.