Gorrotxategin turroiak egiten hasi dira jada
Aurten 100 urte bete dituzte, eta oso produktu berezia egin dute urteurrena ospatzeko: lima, limoi eta txokolate zurizko turroi freskoa. Gabonetan gehien erosten den produktuetako bat da turroia, eta lau hilabete lehenago hasten dira prestatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bi hildako eta sei zauritu Kordoban, abiadura handiko bi tren errailetik atera ondoren
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zihoan hortik eta hura ere erreietatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Pertsona bat erreskatatu dute Basauriko zubi batetik ibaira erori ostean
Larrialdi zerbitzuek gizon bat erreskatatu dute larunbat honetan, Agirre Lehendakariaren etorbideko zubi batetik uretara erori ondoren.
Ertzaintzak giza gorpuzkiak kiskalita topatu ditu Ortuellan
Ikerketa abian dute gertatutakoa argitu eta istripua izan den edo kriminalitate zantzuak dauden zehazteko. Oraindik ez dute biktima identifikatu.
11 pertsona intoxikatu dira kea arnastuta Baionan piztu den sute batean
Baiona iparraldeko lau solairuko etxebizitza batean piztu dira garrak, 10:30 aldera, eta eguerdirako itzali dute sutea. Sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Maskotekin iruzurrak online egiten zituen sare bat desegin, eta isolatuta zuten 80 urteko gizon bat askatu dute
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, eta iruzurgileen 121 biktima identifikatu dituzte, batzuk Gipuzkoan eta Araban.