Kontrolatu dute Elgeako mendilerroan piztutako sutea
Haizeak Arriola eta Narbaxa artean zabaldu ditu sugarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak ari dira bertan lanean. Sutea datozen orduetan itzaltzea espero du Arabako Aldundiak. Une honetan, 25 suhiltzaile inguru omen dira kaltetutako eremua hozten, balizko txingarrek sua berpiztu ez dezaten.
Larunbatean Elgeako mendilerroan, Arriola eta Narbaxa artean (Araba), 20:00ak aldera piztutako sutea zabaldu egin da azken orduetan, eta suhiltzaileak lanean ari dira. Igandeko 14:00ak aldera, sutea perimetratzea lortu dute, eta egonkortze fasean dago.
Igande arratsaldeko azken orduan, 18:30ak aldera, sutea kontrolatu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiak. Une honetan, 25 suhiltzaile inguru omen dira kaltetutako eremua hozten, balizko txingarrek sua berpiztu ez dezaten.
Dirudienez, 2-3 kilometroko perimetroa itxita dago orain.
Goizean, orduko 40 eta 60 kilometro arteko haize boladak izan dira. Gainera, lehorteak eta inguruko kokapenak nabarmen zaildu dituzte garrak itzaltzeko lanak. “Sastraka ugari dituen mendigune malkartsua da”, esan du Jon Apodaka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdietarako teknikariak Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian.
“Goiz da zehazteko zenbateko zabalera kiskali den, baina ez dago pertsonentzako arriskurik inguruan”, azaldu du Apodakak, suteari jarraipena egiteko larrialdi postutik.
Goizean goiz, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek baso-suteei aurre egiteko duten helikopteroa lanean hasi da. Eguerdi aldera, gainera, euria egin du, eta horrek “nabarmen lagunduko du egoera egonkortzeko eta garrak kontrolpean hartzeko lanetan”.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak basoko eta mendiko langileekin batera ari dira sutea itzaltzeko lanean.
Batez ere sastraka eta garoa erre ditu suak, eta datozen orduetan itzaltzea espero duela adierazi du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.
Narbaxako Administrazio Batzarrak salatu duenez, "mendiaren egoerak" eragin duela sutea, ganadurik ez zegoenez ez delako mendia garbitu. "Aldundiak ez du laguntzen garbitzen eta sasiak mozten, sasitza bat moztea mendiari kalte egitea pentsatzen dutelako", azaldu dute bertatik.
Agintariek baieztatu dutenez, suak ez du eraginik izan hiriguneetan, eta ez da etxebizitzarik hustu behar izan. Era berean, inguruan instalatutako aerosorgailuek ez dute kalterik jasan, sugarrek batez ere landaredi baxuari eta zuhaixkei eragin baitiete, ia baso-masarik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.