Segurtasun-botoiak jarri ditu Bizkaiko Aldundiak bere babespean dauden adingebeen pisuetan
Bizkaiko Foru Aldundiak segurtasun-botoiak jarri ditu erakundeak kudeatzen dituen adingabeen hamar pisuetan.
Izan ere, joan den uztailean Aldundiaren babespean zen gazte batek Bilboko pisu batean gizarte hezitzaileetako bati eraso egin zionetik, segurtasun protokoloen inguruan eztabaidatzen aritu dira langileak eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, eraso horren karietara eratutako batzorde mistoan.
Uztaileko erasoaren ondoren, abuztuan erabaki zen Aldundiaren eskumen diren hamar etxebizitza horietan segurtasun-botoi horiek instalatzea.
Batzordeak epe ertain eta luzerako segurtasun protokoloak ezartzea du helburu, besteak beste; eta irailean eta urrian egin bezala, hilero bilduko da aurrerantzean ere.
Foru Aldundiak EITBri baieztatu diotenez, hezitzaileek beren burua arriskuan ikustean erabil ditzakete segurtasun botoi horiek, eta, zanpatuz gero, abisua iritsiko da segurtasun enpresa batera, hark esku har dezan.
Albiste gehiago gizartea
Lottu deituko da EAEko aldiriko trenen zerbitzua
Hain zuzen ere, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak sustatutako inkesta bi aste egon da martxan Irekia webgunean, eta parte hartu duten herritarren % 55ek baino gehiagok egin dute Lottu aukeraren alde, Lurbil (% 30,4) eta Besaide (% 14,4) izenen aurretik.
200.000 pertsona baino gehiago deitu dituzte Nafarroan gripearen eta covidaren aurkako txertoa jartzera
Kanpaina astelehen honetan hasi da, konplikazioak izateko arriskua duten 60 urtetik gorakoei, haurdunei eta 5 urtetik beherakoei zuzenduta.
Euskal Herrian izan den arte lapurreta entzutetsuenetako bat: Aralarko San Miguelgo erretaulua
Lapurreta handi eta entzutetsuak ez dira ohikoak Euskal Herrian, baina bada zalaparta handia sortu zuen bat: “Erik Belgiarra” izeneko lapurrak Aralarko San Miguel baselizako XII. mendeko erretaula desagerrarazi zuen 1979an. Hamabi urtez galduta egon ostean, baselizara itzuli zen.
Epai batek jaiotza eta zaintzagatiko baimen gehigarria aitortu die Bizkaiko Foru Aldundiko guraso bakarreko familiei
Epai batek berretsi du "lau aste gehigarriak hobekuntza konbentzional bat direla, oso-osorik aplikatu beharrekoa, eta ezin dela ezabatu edo murriztu, ondoren izandako lege-aldaketen arabera".
Sanchezek ordutegi-aldaketarekin behin betiko amaitzea proposatu dio EBri: "Gaur egun ez du zentzurik"
X sare sozialean zabaldutako bideo batean, Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du ordutegi-aldaketak oso gutxi laguntzen duela energia aurrezten, eta "eragin negatiboa" duela jendearen osasunean eta bizimoduan.
Nafarroako mendizale bat hil da Panticosan, Neveras mendian
Larunbatean mendira joan eta itzuli ez zenean, abisua jarri zuen familiak eta igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, iristeko zaila den toki batean. Tuterako 27 urteko neska da hildakoa, irakasle zebilena Elizondon.
Oroimenean gordeko dute antolatzaileek aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko festa
Aurtengo edizioa antolatu duen Paz de Ziganda ikastolako ordezkariak oso pozik agertu dira. "Jendetsua" eta "gorabeherarik gabekoa" izan da aurten Nafarroa Oinez, eta hasiera batean ezarritako helburuak bete ditu.
Kontrolatu dute Elgeako mendilerroan piztutako sutea
Haizeak Arriola eta Narbaxa artean zabaldu ditu sugarrak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileak ari dira bertan lanean. Sutea datozen orduetan itzaltzea espero du Arabako Aldundiak. Une honetan, 25 suhiltzaile inguru omen dira kaltetutako eremua hozten, balizko txingarrek sua berpiztu ez dezaten.
Mendizale bat erreskatatu dute Atxuriko pasabidean
60 urteko pertsona bat erreskatatu dute Gorbeiako Parke Naturaleko Atxuriko pasabidean ondoezik sentitu ostean. Inguruan ziren mendizaleek gizonari laguntzea lortu dute, baina kaltetuak berak eman behar iza du abisua 112 telefonoan.