Tolosako Ospitalea 2031n zabalduko dute, eta aurreikusten da urtean 3.600 ebakuntza egingo dituztela bertan
Osasun Sailak gaur goizean eman ditu ospitale berriari buruzko xehetasunak, eskualdeko alkate, zinegotzi, sindikatu eta auzo-plataformen aurrean egindako agerraldian. Arratsaldean, proiektua herritarren aurrean aurkeztuko da.
Tolosako Ospitale publiko berria bost urte barru amaituta egotea eta 2031n ateak zabaltzea espero da. Izango dituen zerbitzuen artean, honakoak daude: lau ebakuntza-gela, erresonantzia-zerbitzua, endoskopietarako eta beste prozedura batzuetarako bi gela, anestesia osteko errekuperazio unitatea, larrialdietarako zerbitzua eta erradiologiako azpiegiturak. Aurreikuspenen arabera, urtean 3.600 ebakuntza eta 3.000 bat endoskopia egingo dituzte. Hasieran, 77 ospitalizazio-ohe izango ditu, baina kopuru hori 90eraino handitu daiteke, eskariaren arabera.
Datuok Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman ditu, Tolosaldeko alkate, zinegotzi, sindikatu eta herri-plataformen aurrean egin duen agerraldian. Arratsaldean, herritarrei azalduko die proiektua, jendaurreko ekitaldi batean
Iurramendiko aparkalekuko lurretan eraikiko da zentro berria, eta sailburuaren hitzetan, Donostiako ESIaren menpe egongo da. "Osasun Sailaren lehentasunezko jardueretako bat da, eta horretarako 200.000 euroko partida bat esleituta dago Eusko Jaurlaritzaren datorren urteko aurrekontuan", jakinarazi du.
Erantsi duenez, "helburua da Tolosaldeko eremuan asistentziaren kalitatea handituko duen soluzio integral baterantz aurrera egitea, baliabideen erabilera optimizatu, arretaren banaketa murriztu eta paziente kalteberenentzako kalitate handiko arreta bermatzeko".
Ospitale publiko berriak izango dituen espezialitateen berri ere eman du Osasun arduradunak. Ondorengoak izango dira: digestio-aparatua, dermatologia, endokrinologia, ginekologia eta obstetrizia, neurologia, errehabilitazioa, pneumologia, alergologia, kardiologia, hematologia, barne-medikuntza, erreumatologia, anestesiologia, kirurgia orokorra, oftalmologia, otorrinolaringologia, traumatologia eta urologia.
Tolosaldeko herritarrei eta Donostialdeko ESIko beharrei emango die zerbitzua erietxeak. Abian jarri arte, Tolosaldeko ESIren antolaketan aldaketa egingo dira, zenbait zerbitzu berrantolatzeko.
Sailburuaren arabera, ospitale berriaren diseinua eskualdeko "egungo eta etorkizuneko biztanleriaren azterketa sakon baten emaitza izan da, haien asistentzia-premiak eta ospitalizazioak erreferentziatzat hartuta". Prozesu horretan, Tolosaldeko ESIko profesionalek eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko espezialistek parte hartu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 39 hildako eta 48 ospitaleratu Kordoban, abiadura handiko bi trenen arteko istripuan
Trenetako bat errailetik atera da Adamuzeko (Kordoba) 1. trenbidearen sarrerako desbideraketan eta alboko trenbidean sartu da. Beste tren bat zebilen bide horretan, eta hura ere errailetatik atera da. Madril eta Andaluzia arteko abiadura handiko trenen zirkulazioa bertan behera geratu da.
Puentek azaldu duenez, Adamuzeko istripua zuzengune batean gertatu zen, trena berria zen eta trenbidea berrituta zegoen: "Oso arraroa da"
Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Iraunkorrerako ministroak esan du oraindik ez direla ezagutzen Adamuzeko (Kordoba) tren-istripuaren arrazoiak, baina "oso arraroa" dela adierazi du, ezbeharra zuzengune batean gertatu delako, trena nahiko berria zelako eta trenbidea duela gutxi berritu dutelako.
Adamuzen istripua izan duen Iryoko trena duela lau egun ikuskatu zuten
Trenbide-operadoreak erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu du, eta administrazio eta udalerrien aldetik jasotako babesa eskertu du.
Albistea izango dira: tren istripua Kordoban, dena prest Donostian festa hasteko eta "El Conquis" saioaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostia, 24 orduko jaiari hasiera emateko prest
Begirada gehien Gipuzkoako hiriburuak biltzen baditu ere, Azpeitian eta Nafarroako Tafalla eta Lakuntza herrietan ere ospatzen dituzte danborradak.
Celtako zaleek azazkalak margotu dituzte Borja Iglesiasen alde, futbolariak Sevillan jasotako irain homofoboak salatzeko
Sevillaren aurkako partida bukatu zenean, Sanchez Pizjuanen jokalariak jaso zituen irainen aurrean, gaurko Balaidosko norgehiagokara azazkalak margotuta joatera animatu zituen klubak jokalari eta zaleak. Iglesiasek berak urteak daramatza homofobiaren aurka borrokatzen, eta azazkalak margotuta eramatea izan da bere ezaugarrietako bat.
Auzitegi Gorenera jo du Kermanen familiak Arabako Auzitegiak haren hilkeren "larritasuna murrizten" duela iritzita
Azaroan behin-behineko askatasuna eman zioten erasotzaileari eta epaiketa labur bat egingo zela ebatzi zuen Arabako Auzitegiak, instrukzio epaitegiaren iritziaren kontra.
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Lau gazte atxilotu dituzte Bedian, Euskotrenen tren batean grafitiak egitea egotzita
18 eta 21 urte bitarteko lau gizonezko hartu dituzte atxilo, trenbidean barrikada bat jarri eta Euskotrenen tren batean pintaketak egitea leporatuta.
Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik
Ertzaintzak jakitera eman duenez, igande goizeko zortzi eta erdietan gertatu da. Ikerketa abiatu dute sua zerk eragin duen argitzeko.