Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu Urnietako tren-geltokian beste gazte bati indarrez lapurtzeagatik
Atxilotuetako bi, 13 urteko bat eta 16 urteko beste bat, aske utzi dituzte; beste laurak, 18 eta 21 urte bitartekoak, epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan, dagozkien eginbideak amaitu ondoren.
Ertzaintzak, Urnietako Udaltzaingoaren laguntzarekin, sei gazte atxilotu zituen atzo iluntzean Urnietako tren-geltokian, bi adingabe tartean, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita.
Herritar batek Ertzaintzari deitu zion 20:30 aldera, Urnietako Renferen geltokian gazte talde batek gazte bati indarkeriaz lapurreta egin ziola salatuz.
Hainbat patruila bertaratu ziren, baina ordurako, Urnietako udaltzainek, geltokiko segurtasun-langileekin batera, sei gazteak trenetik jaitsita zituzten, gertatutakoa argitzeko.
Ertzainek erasoaren biktimarekin (22 urteko mutil bat) hitz egin zuten, eta hark kontatu zien tren-geltokiaren kanpoaldean zegoela sei gaztek eraso egin ziotela. Horietako batzuek hormaren kontra eusten zioten bitartean, besteek poltsikoak eta gerriko poltsa miatu zizkioten, eta helduta zeukatela, erasotzaileetako batek ukabila itxi eta ahoan kolpe handi bat eman zion, eta ezpainetatik odoletan utzi zuen.
Biktimak adierazi zuenez, giltza sorta bat eta entzungailu batzuen kaxa lapurtu ondoren, sei gazteek geltokitik alde egin zuten eta trenera igo ziren.
Gertakariak berretsi ondoren, Ertzaintzako agenteek sei mutilak identifikatu eta atxilotu zituzten (bi espainiar, bi latinoamerikar, magrebtar bat eta europar bat), indarkeriaz egindako lapurreta-delitu baten ustezko egile gisa.
Erasoa jasan zuen gaztea osasun-zentro batera eraman zuten azterketa medikoa egiteko, Hernaniko ertzainetxera salaketa jartzera joan aurretik.
Atxilotuetako bi, 16 eta 13 urtekoak, aske utzi zituzten atzo, ostirala, gaueko azken orduan. Beste lau atxilotuak, 21 eta 18 urte bitartekoak, berriz, epailearen esku utziko dituzte, beharrezko eginbideak amaitutakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. Programak 400 ekitaldi baino gehiago biltzen ditu abuztuaren 10eko goizaldera arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.