115.000 pertsona inguru gerturatu dira Gernika-Lumora Urriko Azken Astelehena ospatzeko
310 postu dira aurten 650 urte baino gehiagoko historia duen Euskal Herriko merkatu tradizional garrantzitsuenetako honetan. Nafarroako Eulate gaztandegiak irabazi du gazta-lehiaketa eta 7.400 euro ordaindu ditu Kanala Beach jatetxeak gazta irabazlea erosteko.
Gernika-Lumok Urriko Azken Astelehena ospatu du. Aurten ere, azokan jarritako 310 postuekin batera, hainbat erakusketa, erakustaldi eta kultur eta kirol jarduera antolatu dituzte 650 urte baino gehiagoko historia duen azoka tradizionalari kolorea emateko. Eguraldia lagun, 115.000 pertsona gerturatu dira eta giro paregabea izan da egun osoan zehar.
Hainbat lehiaketa izan dira egun osoan zehar, besteak beste, barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta lehiaketak. Gazta lehiaketa Nafarroako Eulate gaztandegiak irabazi du. Gazta irabazleagatik 7.400 euro ordaindu ditu Gautegiz-Arteagako Kanala Beach jatetxeak.
56 artisautza-postu jarri ditauzte aurten. Ugarienak ogia eta euskal pastela (42) eta gazta (38) saldu dituztenak izan dira. Horiez gain, eztia (16), txakolina (16), kontserbak (7), nekazaritzarako makinak (11), patatak (8), erroskillak (5), sagardoa (7) eta landare apaingarriak (1) ere jarri dituzte salgai.
Postu gehienak Artekalean jarri dituzte (66), baina Pasealekuan (56), San Juanen (32), Domingo Alegria plazan (20), Alondegian (2), San Juan Ibarra plazan (21), Juan Calzada kalean (30), Industrian (40) eta Ocho de Enero kalean (20) ere egon dira.
Bestalde, Foruen plazan, Pasealekuan, Saraspen, Adolfo Uriosten eta Ciutat de Berga kalean 8 txosna kokatu dira.
Horrenbestez, Euskal Herriko nekazaritza azokarik garrantzitsuenetariko batez gozatzeko aukera izan da Gernikan.
Berritasunak
Aurtengo edizioak nobedadeak ere izan ditu. Horietako bi ekoizleen kokapen zehatza ikusteko mapa digitala (QR kode bitartez ikusi ahalko da) eta frontoi birtuala dira.
Bestalde, kultur emanaldiek ere bere lekua dute, hala nola bertsolarien erakustaldia (Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita) eta zesta-puntako partidak, Jai Alai frontoian.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.