Goialdeko borraskak kaltetutako valentziar adingabeen % 30ek beldurra diote euriari eta ekaitzei, urtebete geroago
Euriteek 229 hildako utzi zituzten —tartean, 9 haur. Save the Children erakundearen arabera, kaltetutako udalerrien “berreraikuntzan” ez dituzte haurrak erdigunean kokatu.
Goialdeko borraskak Valentziako haurrei eragindako kalteak. Irudia: EITB
Save the Children erakundeak eta Valentziako Unibertsitateak txosten bat aurkeztu dute, duela urtebete Valentziako hainbat udalerri astindu zituen goialdeko borraskak adingabeen artean eragin dituen ondorioak aztertze aldera. Enplegu eta Etxebizitza alorretan sortu dituen kezkak eta gorabeherak ere izan dituzte aztergai. Erakundearen arabera, kaltetutako udalerrien “berreraikuntzan” ez dituzte haurrak erdigunean kokatu.
Guztira, 229 lagun —tartean, bederatzi ume— hil ziren goialdeko borraskaren ondorioz, eta 200.000 adingabe eta 16.000 etxebizitza kaltetu zituen.
Ikerketak erakusten duenez, Valentziako haurren % 24k gutxi gorabehera lo egiteko arazoak dituzte oraindik, eta % 30ek beldurra diete euriari eta ekaitzei.
Bestalde, nerabeen % 12,4k kontzentratzeko zailtasunak dituzte, % 11k lehen baino denbora gehiago igarotzen dute gailu elektronikoekin, eta % 7k nahiago dute bakarrik egon.
Eskola, haurren babesleku
Galdekatutako familien erdiak (% 52,4) onartu dute seme-alabek atzera egin dutela ikasketetan.
Eskolara joateko aukerarik ez izateak eragina izan du ikasleen % 71,6ren emozio-egoeran eta %33,3ren harremanetan.
Larrialdiak gogorren kaltetutako udalerrietako haur eta nerabeen %45,4k kirola egiteari utzi diote, % 28k aire zabaleko jarduerak, % 25ek kultur edo aisialdi jarduerak, eta % 24,7k eskolaz kanpoko ikasketak.
Krisi klimatikoa errealitate bat da
Ekainean, Save the Childrenek ohartarazi zuen Valentziako haurren % 93k urtean, gutxienez, muturreko fenomeno klimatiko bat biziko dutela, Espainiako Estatuko erkidegoen artean horretarako arriskurik handiena duen laugarrena baita.
Gainera, pobrezian bizi diren familiek are arrisku handiagoa dute.
Galdekatu zituzten familien % 15ek, bestalde, etxeak galdu zituzten, eta lautik batek uste du gaur egun duen etxebizitza ez dela aurretik zeukana bezain segurua.
Haurrak erdigunean, galdutakoa berreraikitzeko ere
Urtebete geroago, azpiegiturak eta ekonomia beren onera itzultzeko ahaleginean daude oraindik Valentzian. Save the Childrenek, baina, garrantzitsutzat jo du haurrekin ez ahaztea, arreta gehien behar duen kolektiboa dela iritzita.
Bide horretan, adierazi du, larrialdi-egoeran 11.250 pertsonarengana iritsi zela erakundea modu zuzenean, eta 20.000 lagunengana, modu ez zuzenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.