CHAT GPT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chat GPTren elkarrizketa-funtzio erotikoak erabiltzaileen datu pribatuak arriskuan jar ditzake

Erabiltzailearen identitatea, helbidea, metadatuak eta elkarrizketen edukia bildu eta hainbat helburutarako erabiltzen ditu gailuak.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak ohartarazi du elkarrizketa erotikoak izateko aukera ematen duen Chat GPT adimen artifizialeko sistemaren funtzio berria erabiltzeei arriskua ekar dieziekeela, pribatutasunari dagokionez.

Unai Aberasturi Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren esanetan, Chat GPT bidez izandako elkarrizketa erotikoak "eduki oso-oso sentsible" bihur daitezke datu horiek agerian jarriz gero.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren arabera, adimen artifizialarekin elkarrizketa intimoak izateak esan nahiko du adina egiaztatu beharko dela datu pertsonalak emanez, baita, agian, datu biometrikoak ere (adibidez, aurpegia ezagutzea).

Horren haritik, Unai Aberasturik dei egin die enpresa horiei informazio argia eman dezaten, hau da, zein datu biltzen diren, zein helbururekin eta nola babesten diren erabiltzaileen eskubideak.

Azkenik, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak gogorarazi du sentsibilizazio kanpaina bat jarriko duela martxan hurrengo asteetan herritarrei arrisku horiez ohartarazteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X