Osakidetzak astebete aurreratu du gripearen aurkako txertoa hartzeko epea Bizkaian eta Gipuzkoan
Intzidentzia hirukoiztu egin da iazko datuekin alderatuta, eta ospitaleetan % 75etik gorako batez besteko okupazioa erregistratu da.
Osakidetzak erabaki du astebete aurreratzea Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-zentroetan gripearen aurkako txertoa hartzeko epea, aldez aurreko hitzorduarekin, bi lurraldeetan erregistratutako asistentzia-presioa eta kasuen gorakada direla eta. Araban, bestalde, aurreikusitako egutegiari eutsi zaio, baina Osasun Sailak ez du baztertu doitzea, bilakaera epidemiologikoaren arabera.
Astelehen honetatik aurrera, Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsona guztiek eska dezakete hitzordua Osakidetzaren webgunearen bidez zein zuzenean beren osasun-zentroarekin harremanetan jarrita. Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiak animatu dituzte txertoa hartzera, batez ere arrisku-taldeak, haurrak eta gazteak. Gogorarazi dutenez, "txertoa da gaixotasun hori prebenitzeko tresnarik onena, edo, gutxienez, gripearen birusaz kutsatuz gero osasun-arazoak saihesteko tresnarik onena".
Gripea ohi baino goizago etorri da Euskadin
Datu epidemiologikoek agerian utzi dutenez, gripea lau bat aste goizago etorri da aurten, aurreko kanpainekin alderatuta. Gaur egun, Bizkaia da intzidentzia handiena duen lurraldea, 100.000 biztanleko 118 kasurekin; ondoren, Gipuzkoa (45,24) eta Araba (15,22) daude. Euskadi osoan, intzidentzia 100.000 biztanleko 78,58 kasukoa da.
Gripeak eragindako larrialdiak guztizkoaren % 0,88 dira, Santa Marina Ospitalea buru dela ( % 3,53). Ospitaleetako oheen batez besteko okupazioa % 75etik gorakoa da lurralde guztietan, eta zentro batzuetan, Santa Marinan adibidez, % 85etik gorakoa.
Urriaren 20tik 26ra bitarteko astean, Osakidetzak 583 kasu erregistratu zituen, eta aurreko astean, berriz, 533; datuak agerian utzi zuen birusaren transmisioak etengabe gora egin zuela. Kanpainaren lehen lau asteetan, 1.735 kasu zenbatu dira, aurreko urteko aldi berean halako hiru (573).
Ospitaleratze-kopuru metatuak 192 dira jada, eta iaz, berriz, 21. Zainketa intentsiboetako unitateetan ere handitu egin da presioa: zortzi pertsona ospitaleratuta daude, eta aurreko kanpainetan, berriz, bat eta hiru artean.
Egoera horren aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzak Casillako (Bilbo) txertaketa-zentroa mantentzen dute, aldez aurreko hitzordurik gabe. Zentro hori egunero egongo da irekita, 08:00etatik 20:00etara. Joan den ostiralean ireki zenetik, 4.799 pertsonak jaso dute gripearen aurkako txertoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.