TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea ireki dute eta Andoain eta Tolosa arteko trafikoa normaltzen hasi da

Kamioi batek matxura izan du N-1 errepideko 447. kilometroan, Andoainen, eta errei bat itxi behar izan dute Irunerako noranzkoan. Ondorioz, 14 kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Diseño sin título - 1

N-1 errepidean, Andoain parean, kamioi batek matxura izan du auto-ilara luzeak eragin ditu. Ibilgailua 447 kilometroan geratu da, Irunerako noranzkoan, eta ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, 14 kilometroko ilarak daude, orain trafiko gutxiago dago errepidean, baina puntako ordu horretan zirkulazioa oso handia izan da.

Ertzaintza bertaratu dira zirkulazioa bideratzeko eta ibilgailu astuna kentzeko lanak koordinatzeko.

Gidariei arreta handiz ibiltzea eskatu zaie, eta, ahal bada, beste bide batzuk hartzea, bidea erabat garbi geratu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X