'Gipuzkoa Zainduz' jarri du martxan Aldundiak, gizarte-azpiegiturak lurraldean hedatzeko ekimena
Hurengo hilabeteetan, egoitza-estaldura txikiena duten eskualdeetan sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak onartuko dira; Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak "zainketa-sistema indartzeko" helburuarekin, 'Gipuzkoa Zainduz' ekimena jarri du martxan. Lurraldean "baliabideen eta azpiegituren eraikuntza eta egokitzapena sustatzeko foru-gobernuaren tresna" izango da. Eider Mendoza diputatu nagusiak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak eta Jose Ignacio Asensio diputatu nagusiordeak aurkeztu dute ekimena.
Esan dutenez, abian jarri duten tresna berria foru-gobernuaren 2024-2027 Plan Estrategikoan eta 2024-2030 Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapan "aurreikusitako inbertsio estrategikoak bizkortzeko borondatetik" sortu da. Mendekotasun-egoeran egongo diren adinekoak % 26 gehiago izango dira hemendik 2030era bitartean. "Gipuzkoak 757 egoitza-plaza berri garbi beharko ditu hamarkada amaitu baino lehen, egungo estaldurari eusteko", zehaztu dute.
'Gipuzkoa Zainduz' sozietatea % 100 Aldundiarena izango da, hura izango da bazkide bakarra. Hasierako ekarpena 51 milioi eurokoa izango da.
Aurkezpenean nabarmendu dute "zaintzaren arloak lurraldea jasaten ari den eraldaketa-prozesuaren parte izatera bultzatzen" duela tresna berriak "eredu gizatiarrago eta hurbilago baterantz aurrera egiteko". Eredu horrek arreta tradizionalaren ordez zaintza eredu pertsonalizatuagoa lortzea du helburu, ingurunearekin lotura zuzena duena eta guztien autonomia eta bizipenak ardatz hartuta.
Ildo horretan, foru tresna berriak ikuspegi horretara egokitutako azpiegiturak sortzea erraztu nahi du, "ingurune pertsonalizatuagoak sustatuz: unitate txikiak, banakako gelak eta elkarbizitza eta egunerokotasuna errazteko diseinatutako espazio partekatuak".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.