Juan Carlos I.a: "Demokrazia ez zen berez etorri"
Tronura iritsi zela 50 urte betetzear diren honetan, Espainiako errege emerituak nabarmendu du 1981eko otsailaren 23an, bat barik, hiru estatu kolpe egon zirela.
Juan Carlos I.a. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege izendatu zutela 50 urte betetzear diren honetan, Espainian demokrazia ezartzeko egin zuen lana txalotu du errege emerituak. Le Figaro Frantziako egunkarian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, demokrazia ez zen berez etorri.
"Demokrazia ez zen zerutik erori", esan du Juan Carlos I.ak 2020ko abuztuan Espainia utzi eta Abu Dhabin kokatu zenetik egin duen lehen elkarrizketan. Hain zuzen ere, datorren azaroaren 5ean argitaratuko da errege emerituaren memoriak jasotzen dituen liburua, Frantzian. "Berrogei urteko diktaduraren ostean, indarrean dagoen demokrazia bat eman nien espainiarrei, hori da nire herentzia", gaineratu du.
1981eko Estatu-kolpeari dagokionez, Alfonso Armada militar ohia zenaren inplikazioak min eman ziola onartu du. "Bat barik, hiru (Estatu) kolpe izan ziren. (Antonio) Tejeroren kolpea, Armadarena eta frankismotik gertu zeuden diputatuena. Alfonso Armada 17 urtez egon zen nire ondoan. Asko maite nuen eta traizio egin zidan. Jeneralak konbentzitu zituen, nire izenean hitz egiten zuela esanez", salatu du.
Azkenik, Juan Carlos I.ak Arabiar Emirerri Batuetan erbesteratu izanaren arrazoia ere aipatu du. Argi utzi du Felipe VI.a semeari laguntzeko joan zela Abu Dhabira. "Nire herrialdeko kazetariek erraz aurkituko ez ninduten tokiren bat bilatu nuen", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Iurreta parean, eta itxi egin behar izan dute
Irunerako noranzkoan gertatu da istripua. Autobideko zirkulazioa etenarazi dute, larrialdi-zerbitzuak ibilgailua kentzeko lanean ari diren bitartean.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.