Itzali dute goizaldean Gueñes inguruetan piztu den baso-sutea
Guztira 9 hektarea erre dituzte garrek. Ingurura iristeko zailtasunak eta haize-bolada gogorrek suhiltzaileen lana zaildu badute ere, arratsaldean erabat itzaltzea lortu dute. Ez dago etxerik inguru horretan, eta ez da inor zauritu, baina Bi-3651 errepidea itxita izan dute Zaramillo eta Quadra artean.
Goizaldean Gueñesen piztu den sutea 17:00ak aldera itzaltzea lortu dute Bizkaiko suhiltzaileek.
Sua 01:00a aldera piztu da, Zaramillo eta Quadra auzoen inguruko baso batean. Handia izan ez arren, iristeko leku zailean zegoen, eta horrek zaildu egin du egoera, baita boladaka oso gogor jo duen haizeak ere.
Urioste eta Zallako parkeetako suhiltzaileak aritu dira bertan lanean, Mendi Zerbitzuetako teknikari eta laguntza-taldeekin batera. 17:00ak aldera itzalitzat eman dute sutea, baina laguntza-taldeak gelditu dira bertan, foku txikiren bat berpiztuko balitz ere. Guztira 9 hektarea erre dira.
Sua izan den eremuan ez dago etxerik, eta ez da inor zauritu.
Hala ere, garrak piztuta izan diren bitartean, prebentzioagatik, argindarra moztu dute Zaramillo eta Quadra auzoetako hainbat etxetan, itzaltze lanetan arriskuak saihesteko.
Horrez gainera, Bi-3651 errepidea erabat moztu dute bi auzo horien artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun-matxura baten ondorioz, bi gaixo zeramatzan hegazkin medikalizatuak geldialdia egin behar izan du Kanaria Handian
Bigarren hegazkina Herbereetara heldu da jada. Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, osasun publikorako arrisku orokorrak "txikia izaten jarraitzen du". Gurutzaontzia, bere aldetik, Kanaria Uharteetara bidean da jada, eta hiru egun barru porturatzea aurreikusita dago.
Gutxienez 43 lagunek salaketa jarri dute Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako loteria txartelen auzian
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eta, horren ondorioz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria kobratu: 10.000 euro partizipazioko; 2,2 milioi euro inguru, guztira.
Albanese 'Gernika' aurrean: Ikaragarria da, Gazan ikusi dudanaren erreflexua dirudi
Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko Palestinarako kontalaria txundituta agertu da asteazken honetan 'Gernika' Pablo Picassoren margolan ospetsuaren aurrean. Bere ustez, "gerra zibilaren suntsiketaz" hitz egiten badu ere, lurralde palestinar okupatuetan ikusitakoarekin "antzekotasun handia" du.
Trafikoa bere onera etorri da N-1 errepidean, bi kamioiren arteko istripuak auto-ilara luzeak eragin ondoren
Gasteizko noranzkoan izan da istripua, eta errei bat itxita egon da ia bi orduz. Behin ibilgailuak bidetik erretiratuta, pilaketak arintzen hasi dira.
Hantabirusak kaltetutako 'MV Hondius' gurutzaontzia larunbatean porturatuko da Kanarietan
Ontzian doazen 14 espainiarrak Madrilgo ospitale batera eramango dituzte, osasun-azterketa egitera. Oraingoz, inork ez du hantabirus gaitzaren sintomarik.
Loteria txartelak kontratuak al dira? Abokatu batek argituko digu
Arratiko Zekorrak errugbi taldeak aitortu duenez, Gabonetako Loterian behar baino 225 txartel gehiago saldu zituen, eta, beraz, 80 bat lagunek ezin izan dute saria jaso. Txartel bakoitzari 10.000 euro dagozkio, 2,2 milioi euro inguru dira guztira. Dagoeneko 21 salaketa daude. Abokatu batek argitu duenez, klubak erantzukizun zibila izan dezake, eta baita penala ere.
Gizakien artean kutsa daitekeen andui batekoa da gurutzaontziko hantabirus agerraldia
MV Hondius ontzian izandako agerraldiak hiru heriotza eragin ditu, eta MOErekin lankidetzan ari den laborategi baten arabera, Andes anduiari dagokio.
Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, lagun bati: "Ederra egin dut"
Prozesu judizialak aurrera egin du, eta akusatuak krimenaren ondorengo orduetan zer egin zuen agerian geratu da: Valentziara ihes egin nahi izan zuela zehaztu dute.
Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du
Kanarietako presidenteak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuak ontzia Kanarietan amarratzeko hartutako erabakia, eta eskatu du kasuaren osasun-kudeaketako protokolo-aldaketari buruz azalpenak eman ditzala berehala.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.