NARKOTRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 atxilotu sendagaiak legez kanpo saltzeagatik, bat Bizkaian

Benaventeko (Zamora) paketeria-enpresa batean psikotropiko ugari detektatzean abiatu zuen Guardia Zibilak Grecofar Operazioa, eta, horren ondorioz, mediku baten errezeta pribatu andana identifikatu zituzten.

Guardia zibilak zabaldutako irudia.

Guardia Zibilak 22 pertsona atxilotu ditu Estatuko 13 probintziatan, horien artean bat Bizkaian, Internet bidez sendagaiak legez kanpo saltzeagatik. Sendagaiak droga gisa erabili ohi ziren, eta osasun-langile baten nortasuna ordezkatuz egiten zituzten errezeta mediu faltsuak.

Grecofar izeneko operazioa Benaventeko (Zamora) paketeria-enpresa batean psikotropiko ugari detektatu zirenean abiatu zuten. Hariari tiraka, errezeta guztiak mediku baten izenean eginda zeudela ikusi eta faltsuak zirela egiaztatu zuten. Hacker batek bere nortasuna bikoizten zuen errezeta horiek egiteko eta saltzeko, Guardia Zibilaren iturriek zehaztu dutenez.

Atzemandako sendagaia drogen kontsumoan erabiltzen da, eta ohikoa da Afrikako iparraldera eramatea haxixarekin nahastu eta 'karcubi' egiteko, pobreen droga bezala ezagutzen dena, Guardia Zibilak ohar batean azaldu duenez.

AtxiloketakAlacanten, A Coruñan, Avilan, Balearretan, Bartzelonan, Bizkaian, Burgosen, Granadan, Madrilen, Malagan, Salamancan, Santanderren eta Valentzian izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X