Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, auto batzuen artean pixa egiten ari zen neska adingabe bat mugikorrarekin grabatzeagatik
32 urteko gizona hainbat pertsonak atxiki dute Ertzaintza iritsi arte. Komisariako eginbideen ostean, atxilotua aske utzi dute, epailearen aurrean agertzeko zain.
32 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat goizaldean, intimitatearen aurkako delitu bat egotzita, Gasteizen aparkatuta zeuden auto batzuen artean pixa egiten ari zen neska adingabe bat telefono mugikorrarekin grabatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
02:00ak aldera izan da gertaera, Gasteizko Alde Zaharreko kale batean. Hainbat gaztek gizon bat atxikita zuten Ertzaintza agertzeko zain, adingabe bat telefono mugikorrarekin grabatzeagatik.
Agenteek jakinarazi dutenez, neska gazteak gertatutakoa aurpegiratu dio gizonari, eta irudiak ezabatzeko eskatu dio, baina gizonak ukatu egin du gertatutakoa, eta miatzeko iradoki dio gazteari. Une horretan, pertsona gehiago iritsi dira, eta, ondoren, Ertzaintzako agenteak.
Ertzainek salatutako gertakariak egiaztatu dituzte, eta gizonezkoari telefono mugikorra kendu diote, intimitatearen aurkako ustezko delitu bat egotzita atxilotua. Ertzain-etxean egindako eginbideen ondoren, aske utzi dute, epailearen aurrean agertzeko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, milaka euroko kalte materialak eraginez.
Jaurlaritzak eta EHUko errektoreak premiazko bilera egingo dute arratsaldean, Euskara azterketetako zeroen polemikagatik
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuak Joxerramon Bengoetxearekin bilduko dira gaur arratsaldean.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.
Hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Gazolazen, Oltza zendean piztutako sute batengatik
Sutea piztu da arratsaldean Oltza zendean, Nafarroan. Zereal soro batean piztu da sua, eta Gazolazko hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte, badaezpada. Pinudi bat ere harrapatu dute sugarrek. 20:30 aldera lortu dute sutea kontrolpean hartzea. Gauean, sua erabat itzaltzen eta ingurua freskatzen arituko da suhiltzaile talde handi bat.
USaPeko euskarazko azterketan zerokoa duten ikasleek protesta egin dute Bilbon
Dozenaka ikasle ez daude konforme USaPeko euskarazko azterketan lortutako emaitzarekin, eta, irakasleekin batera, egoera argitu dadin eskatzeko elkarretatzea egin dute Bilboko Ingenieritza Fakultate kanpoan.
Zortzi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Rafa Mir futbolariari, sexu-erasoagatik eta lesioengatik
Bigarren akusatu bati 2 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, sexu-eraso delituengatik.
Aurrera doa Tolosako ospitale berriaren esleipena, nahiz eta EH Bilduk murrizketak kritikatu dituen
Alberto Martinez Osasun sailburuak adierazi du prozesua bide onetik doala eta aste honetan bertan espero duela ospitale berria eraikitzeko proiektua esleitzea, lanak 2028an hasi eta 2031n amaitzeko asmoz. Bien bitartean, Rebeka Ubera EH Bilduren legebiltzarkideak gogor kritikatu du dokumentua, eta alternatiba guztiak ondo aztertu diren zalantzan jarri du.