GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat San Ignazioko metro geltokian erditu da, Bilbon

Emakumea, senarrarekin batera, Lutxanako geltokian zegoen, eta zenbait bidaiarik ohartarazi dute urak egin dituela, eta, bagoirik bagoira, mediku bila aritu dira.

Emakume batek urak egin eta haurra izan du Bilboko metroan, gaur goizeko 09:30ak aldera, San Ingnazioko geltokian.

Metroaren zuzendari gerenteak, Eneko Arruebarrenak, haurtxoaren jaiotzaren berri eman du Bilboko metroaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien aurkezpenean.

Emakumea, senarrarekin batera, Lutxanako geltokian zegoen, eta zenbait bidaiarik ohartarazi dute urak bota dituela, eta bagoirik bagoira, mediku bila hasi dira.

Une horretan, erabiltzaile batek emakumeari lagundu dio, unitate medikoa San Ignazioko geltokira iritsi bitartean. Metroko langileak zain zeuden, osasun-larrialdietako teknikariekin batera.

Bilboko metroan haur bat jaiotzen den bigarren aldia da, 2009ko uztailaren 12an Eneritz izeneko neskato bat Barakaldoko Bagatza geltokiko nasetako banku batean jaio baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X