HIZKUNTZA OFIZIALAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratu da, "forma eta funtsa" aldatuta

Kideak berritu ditu, eta nobedade nagusienetako bat da kontseilura batuko direla autonomia erkidegoetako hizkuntza politika sailetako ordezkariak.

hizkuntza ofizialen kontseilua ehu

Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren bilera, gaur, Miramar Jauregian (Donostia). Argazkia: EHU

Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratzeko bilera hartu du gaur Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Donostiako Miramar Jauregian egin den ekitaldian. Osaera berria izango du erakundeak, orain artekoa baino ordezkaritza zabalagoarekin: besteak beste, autonomia erkidegoetako hizkuntza politika sailetako ordezkariak, hizkuntzen akademiak eta institutuak batuko dira kontseilura.

Joan den irailean argitaratu ziren Estatuko Aldizkari Ofizialean izendapenak, eta gaurko ekitaldiarekin, erabat osatu da. EHUk azaldu duenez, "zeharo" eraldatu dira Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren "forma eta funtsa". Orain arte, Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariek osatzen zuten erakundea.

Abiatu duen aro berri honetan, erakundearen helburu nagusia izango da hizkuntza ofizialen inguruko legedia —Espainiako Konstituzioan zein erkidegoetako estatutuetan jasota dagoena— bete egiten dela bermatzea. Nazioarteko akordioei ere erreparatuko diete, herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzeko. Modu horretan, Estatuko Administrazio Orokorrarekin herritarrek dituzten hartu-emanetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea bermatu nahi da, bereziki, hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituzten erkidegoetan.

Gutxienez, urtean behin bilduko da Hizkuntza Ofizialen Kontseilua, eta bere egitekoen artean dago Espainiako Estatuko “hizkuntza aniztasunaren aldeko balioak” zabaltzea.

17 urteko ibilbidea

Espainiako Gobernuak 2008an jarri zuen martxan Hizkuntza Ofizialen Kontseilua, "herritarren hizkuntza-eskubideei arreta hobea emateko”, eta 2018an gonbidatu zituzten aurrenekoz erkidegoetako ordezkari politikoak eta hizkuntzekin lotutako erakundeak kontseilura. Orain arte, iritzi-emaile gisa aritu dira azken horiek, eta, gaurtik, ordezkaritza izango dute egituran.

Gaurko ekitaldian, besteak beste, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Jabi Arakama Nafarroako Euskarabideko zuzendaria izan dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X