Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripe kasuen kopurua "murrizten" ari da Bizkaian, txertaketari esker

Azken datuen arabera, 417.744 pertsonak jarri dute arnas-gaixotasun horren aurkako txertoa EAEn, iaz baino % 11 gehiago.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ziurtatu duenez, Bizkaian gripe-intzidentziaren kurba hasieran "nabarmen" puztu zen, baina orain "murrizten" ari da. Hori Osakidetzak egindako "txertaketa-ahaleginari" eta gizarteak txertoa hartzeko deiari "erantzun egin diolako" izan da.

Martinez sailburua Donostiako Jon Insausti alkate berriarekin bildu da gaur, Donostian. Sailburuak zehaztu duenez, Galdakaoko ESIak ohikoak baino kasu "gehiago" ditu, baina Bizkaiako gainerako erakunde sanitario integratuetan gripea "kontrolatuta" dagoela ziurtatu du.

Kasu kopuruaren beherakada horren ondorioz, Bilboko Casillako Txertaketa Zentroa itxi dute ostiral honetan, hilak 7.

Amaitzeko, gogorarazi du gripearen intzidentzia-kurbaren konkorra ohi baino "goizago" etorri zela Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan kasuak dauden arren, ospitaleratze kopuruetan ez du eragina izan.

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X