EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vuelingek kalte-ordaina eman beharko dio esklerosia duen emakume bati, motoa hegazkinera sartzen ez uzteagatik

2021ean gertatu zen, Sevilla-Bilbo hegaldi batean. Salaketa jarri zuen emakumeak mugikortasun arazoak ditu, esklerosi anizkoitzak eragindakoak. Motoa behar du bidaiatzeko. 

 

eropuerto vueling

Artxiboko irudia.

Vueling aire-konpainiak 1.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio esklerosi anizkoitza gaixotasuna duen emakume bati, hark mugitzeko behar zuen egokitutako motoa hegazkinean sartzen ez uzteagatik. Auzibideak eragindako gastuak ere ordaindu beharko dizkio.

2021eko abenduan gertatu zen, Sevillatik Bilborako hegaldi batean. Kaltetuak eta bikotekideak bidaia-agentzia baten bidez erosi zituzten hegazkin-txartelak, eta aurrez jakinarazi zuten motoa eramango zutela. 

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak kaleratutako epaiak dio Vuelingek aurrez bazuela "motoaren eta bateriaren ezaugarrien berri”, eta txartelak saltzeko, ez zuela eragozpenik ekarri. Hain zuzen, joaneko hegaldian, Bilbotik Sevillarakoan, ez zuten arazorik izan eta motoa hegazkinaren sotoan sartu ahal izan zuten. 

Arazoa itzuleran izan zuten. Hegaldiko komandanteak ez zion emakumeari sartzen utzi eta bikoteak kanpoan geratu behar izan zuen. Itxuraz, motoaren bateria zen arazoa: litiodun bateriak ezin direla hegazkineratu esan zieten. 

Egoera horren aurrean, bikoteak autoa alokatu behar izan zuen Sevillatik Bilborako bidea egiteko. Hala, alokairuaren, kilometrajearen eta erabili ezin izan zituzten hegazkin-txartelen gastuak erreklamatu zizkioten aire-konpainiari, eta baita kalte moralengatik eragindako kalte-ordaina ere.

Zure interesekoa izan daiteke

homenaje-Lukas-Agirre-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak

2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasun-mezu bat helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeheraren aurrean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X