Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Ia 28.000 korrikalarik hartuko dute parte eta milaka izango dira ikustera hurbiltzen direnak ere. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du. 09:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean.
Behobia-Donostia lasterketa herrikoia egingo da igande honetan. Proba honek eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan.
Donostiako Udalak ohar batean jakinarazi duenez, Boulevard zumardia itxita egongo da 05:00etatik 17:00ak arte. Tarte horretan, ibilgailuak ezingo dira Peñaflorida kalera sartu. Lasterketa amaitu arte, ibilgailu partikularrak (egoiliarrak izan ezik) ezingo dira Boulevardera sartu Askatasunaren hiribidetik.
Zurriola hiribidea ere, Lapurdi plazatik, itxita egongo da 08:30etik 09:00etara, azken kilometroko arkua muntatu ahal izateko. Egoera bertsuan egongo da 09:30etik desmuntatzeko lanak amaitu arte (15:15ean, gutxi gorabehera).
09:30etik 15:00etara, lasterketaren ibilbidea errazteko asmoz, mugikortasun agenteek itxi egingo dituzte erdialderako norabidea duten kale hauek: Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Boulevard. Hiriko irteeretan ez da gorabeherarik izango, eta gainerako bideak irekita egongo dira.
09:30 eta 13:00ak bitartean, Ulia pasealekuko bizilagunak Mendiola bidetik Herri Ametsa ikastolara joan beharko dira, eta handik Bidebietara.
Halaber, hiriaren ekialdetik irten edo hirira sartzeko, Gi-20 saihesbidea erabiltzeko gomendatu dute, Intxaurrondo, Marrutxipi (lotura berria Monsen) eta Altza lotuneetatik. Grosera iristeko, ordea, Loiolako Erriberako sarbidea edo Karlos I.aren hiribidea erabiltzeko aholkatu da.
Lasterkariak hurbildu ahala, erabat eragotziko zaie era guztietako ibilgailuei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, une batzuetan, San Martin kaletik egongo dira itxita, eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.
Garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin du Udalak. Dbus eta Lurraldebuseko autobusei eta geltokiei ere eragingo die lasterketak, eta Euskotrenek eta Renfek zerbitzu bereziak antolatu dituzte.
Aldaketak aparkalekuetan eta TAO zerbitzuan
Hiriko aparkalekuetan ere eragina izango du probak. Horrela, TAO 1-1 sektoreko aparkaleku-bereizgarria duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko, baldintza berdinetan. Baimen hori ostiraletik astelehenera egongo da indarrean, biak barne. Dena dela, egoiliar horiek ezingo dute ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan), araututako ordutegiaren barnean.
Bestalde, lurrazpiko aparkalekuen egoera honakoa izango da: Boulevardeko parkingeko erabiltzaileak Boulevard-Hernani bidetik prestatutako erreitik irten ahal izango dira egun osoan. Sartzea, baina, debekatuta egongo da 09:45 eta 14:30 bitartean. Kursaalekoan, ibilgailuak Nafarroa hiribiderantz irten beharko dira 10:30 arte, baina korrikalariek lehentasuna izango dute. Erabiltzaileak ezingo dira irten 10:30etik 14:30era, gutxi gorabehera. Okendoko aparkalekuan, ezingo da Argentinako Errepublikara sartu 09:45 baino lehen. Okendo kaleko irteera 10:30etik aurrera itxiko dute, eta, ordutik aurrera, irteera Argentinako Errepublikatik egingo da kontrako bidetik, Espainia Plazaraino. Azkenik, Kontxan, Andia kaleko sarbidea 05:30ean itxiko dute. Askatasunaren hiribideko sarrera eta irteera irekita egongo dira egun osoan zehar.
60. Behobia-Donostia lasterketa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
09:45etik aurrera zuzenean ikusi ahal izango da lasterketa ETB1en eta eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.
Prostituitzera behartuta zeuden hiru emakume askatu dituzte Getxon
Bestalde, 36 eta 27 urteko bi emakume atxilotu dituzte, askatutako hiru lagunak prostituitzera behartzeagatik. Beste bi delitu ere egotzi dizkiete atxilotuei: droga trafikoa eta baimenik gabe botikak saltzea. Ikertzaileek egiaztatu dutenez, biktimek beren diru-sarreren % 50 ematen zieten arduradunei.
Andaluziako Juntak laguntza eskatuko dio Espainiako Gobernuari eta EBri denboraleek utzitako "milioiko euroko galerei" aurre egiteko
Marta ekaitzak zaparradak eta haize bolada gogorrak utziko ditu erkidegoan. Kezkagarria da, halaber, Guadalquivir ibaiaren maila, uste baita arratsaldean bere gorena harrapatuko duela. Denboralea tarteko, Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria futbol partidak bertan behera utzi dituzte.
Urtegiak eta errepideak gertutik zaintzen ari dira Caceresen, Malagan, Cadizen eta beste hamaika tokitan, Marta ekaitza dela eta
Andaluziako Juntak 350 gorabehera larri baino gehiago erregistratu ditu azken egunotan autonomia erkidegoko errepide sarean, eta, ondorioz, errepide asko eta asko itxi behar izan dituzte, Leonardo depresioak eraginda. Marta ekaitzak are gehiago okertu dezake egoera.
Pertsona baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean
Gorpua 10:30ak aldera aurkitu dute, eta berehala berreskuratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Denboraleak atsedena eman du Andaluzian, hildako bat eta etxetik kanpo 8.000 pertsona utzita, baina okerrena iristear dago
Leonardoren ostean, Marta depresioa iritsiko da asteburuan, emariaren atalase gorrian 15 ibai baino gehiago dituen eremu batera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.