Indarkeria matxista denon ardura dela azpimarratuko du aurten azaroaren 25eko kanpainak
Emakumeen aurkako indarkeria ez da indarkeria jasaten duten emakumeen arazoa soilik, gizarte osoarena baizik. Axioma hori izango da, hain zuzen ere, aurtengo Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunak azpimarratuko duena.
‘Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada’ dio, hain justu, azaroaren 25erako Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eudelek aurkeztutako kanpainaren leloak.
Gogorarazi dutenez, EAEko 4.500 emakumeri egindako ‘Emakumeen aurkako indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria-mota batzuei buruzko inkesta 2024’ galdeketak agerian utzi zuen gisan, Euskadin bizi diren 16 eta 85 urte bitarteko bi emakumetik batek (% 48,2k) noizbait pairatu du indarkeria motaren bat, izan bikote barruan, izan bikotetik kanpo.
Hori dela-eta, gizarte “aktibo eta kontzientziatua” izatearen garrantzia azpimarratu du Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek egiturazko arazoari aurre egiteko dituzten zailtasunak aintzat hartuta, Elgarrestaren iritziz, gizarteari dagokio “erantzutea, laguntzea, ulertzea eta sinistea; gizarteak sentitu behar du ez dela emakume batzuen arazo pertsonala, arazo soziala baizik”.
Erakundeen, komunikabideen eta, oro har, gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa dela ziurtatu du Emakundeko buruak, “arazoaren dimentsioa gorabehera, askotan ezkutuan eta uste baino normalizatuago dagoen zerbait delako” emakumeen kontrako indarkeria.
Kanpaina gaurtik azaroaren 25era bitartean egingo da telebistan, irratian, prentsa idatzian, sare sozialetan eta beste publizitate-euskarri batzuetan. Leloari lagunduz, indarkeriaren biktima babesten eta laguntzen duen pertsona talde bat ikusiko da, indarkeria matxistaren “normalizazioa” saihesteko gizarte osoa aktibatu behar dela gogorarazteko.
Hurbileko zirkuluen garrantzia
Zeregin horretan udalerriek duten garrantzia azpimarratu du Esther Apraiz Eudelen presidenteak, “Udalak funtsezkoak gara indarkeria matxistaren aurrean zaintzen eta mobilizatzen diren komunitateak gidatzeko”, esan du, eta “auzokoen arteko loturak, lagunak eta inguru hurbila” lehen babesa direla gaineratu du, indarkeria seinaleak atzeman eta laguntza eman dezaketen lehenak.
Iñaki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak erantzukidetasun sozialerako deia egin du, sare komunitarioak indartu eta ingurune seguruak sortzearen beharra azpimarratzearekin batera. "Entzunak eta babestuak sentitzen diren espazioak sustatu behar ditugu. Gizarte-babesak, indarkeriaren biktima den emakume bakoitzari emandako babesak markatu dezake aldea", bere hitzetan.
Trinidad Vicente Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak azpimarratu duenez “gaitz kolektiboa” da indarkeria matxista, eta emakumeak eta haien seme-alabak dira indarkeriaren ondorioak pairatzen dituztenak: "Indarkeria matxistaz arduratzen ez garen bakoitzean, okerrera goaz. Ezin gara axolagabekerian geratu”, nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.