Arrantza- eta akuilkultura-industriaren hondakinak ongarri biologiko bihurtzeko Europako proiektu bat koordinatu du NEIKERrek
Erakundeak azaldu duenez, "sortutako ongarriek inportatutako ongarriekiko mendekotasuna murrizten lagunduko dute, funtsezkoa da eta ezegonkortasun geoestrategikoko garaietan, eta aukera ematen dute ingurumena gehiago errespetatzen duen nekazaritza sektore baterantz urratsak egiten jarraitzeko".
NEIKER zentro teknologikoak Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatutako SEA2LAND (Itsasoa lurrera) Europako proiektua koordinatu du, arrantzatik eratorritako produktuak ongarri biologiko bihurtzeko helburuarekin.
NEIKERrek jakinarazi duenez, erabiltzen diren ongarrien erdiak baino gehiago inportatzen ditu Europak urtero, asko Errusiatik eta Marokotik, eta horrek nekazaritza-sektorearen kostuak garestitzen ditu. Egoera horrek, gainera, nazioarteko tentsio egoeren aurreko Europaren zaurgarritasuna areagotzen du, bai eta nekazaritzako ekoizpena baliabide fosiletara eta mineraletara lotu ere, hau da, energia-kontsumo handiarekin eta ingurumen-inpaktu nabarmenarekin erauzten diren baliabideetara.
Bada, egoera horri aurre egiteko asmoz koordinatu du NEIKER zentroak SEA2LAND proiektua. Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko erakundeak bultzaturiko ekimenaren helburua izan da arrantza- eta akuilkultura-industriaren hondakinak oinarri biologikoko ongarri bihurtzea —Europar Batasunean 5,2 milioi tona hondakin sortzen dira urtean—, egun erabiltzen diren pestizida sintetikoak partzialki edo erabat ordezkatu eta, azken finean, nekazaritza jasangarriago baterantz urratsak emateko.
Azaldu dutenez, oinarri biologikoko ongarriak gai dira ongarri mineralak ordezkatzeko, eta, bide batez, inportatuko intsumoekiko mendekotasuna murriztuko da, "funtsezkoa baita ezegonkortasun geoestrategikoko garaietan".
NEIKERreko Baliabide Naturalen Kontserbazioko saileko ikertzaile den Miriam Pinto doktoreak adierazi duenez, "estrategia honek ez ditu soilik azpiproduktu hauek dituzten funtsezko nutrienteak baliatzen, adibidez nitrogenoa, fosforoa edo potasioa, hondakinen kudeaketa txarraren ingurumen inpaktua murriztu eta ekonomia zirkularra ere sustatzen du".
"Era berean, aintzat hartu behar da fosforoa dela nekazaritzan kritiko bilakatuko den hurrengo elementua, funtsezkoa baita laboreak garatzeko", gaineratu du.
Gainera, bere hitzetan, "gaur egun, erabiltzen ditugun hondakinetako asko alferrik galtzen dira, zuzenean itsasora bota edo zabortegietara eraten direlako. SEA2LAND ekimenari esker, hondakinak alferrik galtzea saihesteaz gain, ustez inolako baliorik ez duen zerbaiti balioa ematea lortu dugu".
Tokiko hondakinen balorizazioa
SEA2LAND ekimena 11 herrialdetako 26 bazkideko partzuergo batek osatu du eta tokian tokiko erakundeek hainbat ikerketa egin dituzte, esaterako, energia kontsumo baxuko metodo sinpleak (bokashi edo konpostaje aurreratua), prozesu askoz sofistikatuagoak (hidrolisi entzimatikoa), eta mikroalgen ekoizpena, hondakin-uretatik abiatuta ongarri likido biologikoak sortzea ahalbidetzen duena, helburu bikoitza lortzeko: efluentea leheneratzea eta ongarri berria sortzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) abian jarritako egitasmoetan, NEIKERrek atunarekin lan egiten duten kontserba-enpresetako gatzunen balorizazioa hartu du ikerketarako ardatz. Gatzunak hondakin bereziki konplexuak dira, gazitasun maila altua dutelako.
Bada, hondakinok ongarri biologiko bilakatzeko, biorremediatze-prozesu bat jarri da abian, mikroalgak erabilita, uretan dauden nutrienteak atxiki eta nekazaritzarako konposatu baliagarri bilakatzen baitituzte.
Lortutako produktuen eraginkortasuna ebaluatzeko asmoz, NEIKER zentro teknologikoak eremu-ikerketak egin ditu Derioko (Bizkaia) instalazioetan, brokoliarekin, adibidez. Lortutako ongarriek lurzoruaren emankortasunean eta osasunean zer eragin zuten aztertzea izan da helburua.
Miriam Pintok nabarmendu duenez, "emaitzek erakusten dute SEA2LAND proiektuaren eskutik lortutako ongarri biologikoak on egiten diotela lurzoruari. Izan ere, lurzoruen funtzio metabolikoak estimulatzen dituzte; ondorioz, mikrobioen jarduera areagotzen da, eta, bide batez, lurzoruen emankortasuna eta laboreen erresilientzia sustatzen da".
Gainera, azpiproduktuetan oinarritutako ongarri berriotako batzuek Europako araudia betetzen dute, eta, hortaz, nekazaritza ekologikorako ere baliagarriak dira, eta seguruak, eta nekazaritza sistema ezberdinetan aplikatzeko modukoak direla bermatzen da.
Onurak, lurraz haratago
Egindako probak oinarri hartuta, kalkulatu da Europa mailan urtean 1,8 milioi tona nitrogeno errekuperatzeko modua egongo litzatekeela prozesuok martxan jarriz gero; gainera, inportatutako ongarriekiko mendekotasuna murriztu eta nekazaritza jasangarriago baterantz pausoak emanez egingo lirateke.
Ikerketan ez ezik, SEA2LAND proiektuak bide zabala eman nahi dio jakintza nekazaritza- eta arrantza-sektoreetara transferitzeari. Helburu horrekin, jardunaldi teknikoak antolatu dira, bai eta txosten zehatzak argitaratu ere, ongarri biologikoak landetan aplikatzeko gomendio praktikoekin. Helburua da nekazaritza-sektoreak ongarriak laboreetan era seguruan eta eraginkorrean erabili ahal izatea.
Era berean, ekimenak bat egiten du Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiarekin. Ekimenaren helburua da material zirkularren erabilera tasa areagotzea eta produktibitate materiala sustatzea. Europako Bioekonomiako Estrategiaren helburuekin ere bat egiten du, nekazaritza-sektorearen jasangarritasuna eta autonomia indartzen baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.