Eusko Jaurlaritzak etxaldeei eskatu die hegazti gripeari aurre egiteko neurriak bete ditzatela
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak premiazko bilera deituko du datozen egunotan, sektoreko eta erakundeetako ordezkariekin, egoeraren jarraipena egiteko.
Eusko Jaurlaritzak etxaldeetako arduradunei dei egin die, hegazti-gripea ez zabaltzeko ezarri diren neurriak bete ditzaten: arrisku- eta zaintza-bereziko eremu izendatu dituzten guneetan, biosegurtasun neurriak indartzeko eta hegaztiak konfinatzeko agindua dute.
Egoeraren jarraipena egiteko, premiazko bilera deituko du datozen egunotan Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eta sektoreko eta erakundeetako ordezkariak deituko dituzte parte hartzera. Helburua da neurrien inpaktua neurtzea, alternatibak aztertzea eta koordinazioa indartzea. "Gure lehentasuna osasuna eta sektorearen iraunkortasuna lehenestea dira. Horretarako, prebentzio neurriak ezartzea eta elkarlanari eustea ezinbestekoak dira", esan dute.
Hegazti-gripearen egoera epidemiologikoak okerrera egin dezakeela eta, Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak neurri prebentiboak hartzeko agindua eman zuen joan den astean, kutsatzeak saihestu eta birusaren hedapena eragozteko. Atzo sartu ziren indarrean.
Babes-neurri horiek Espainiako Estatu osoko arrisku- eta zaintza-bereziko eremuetan aplikatuko dira. Bizkaian eta Gipuzkoan ez dago horrelako eremurik; bai, ordea, Araban eta Nafarroan.
Araban, udalerri hauek dira arriskukoak: Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgu, Legutio, Gasteiz eta Zigoitia. Nafarroan, honakoak: Pitillas, Tutera, Arguedas, Valtierra, Viana, Corella, Murchante, Cascante, Ablitas, Barillas, Carcastillo eta Tafalla.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.