Epaileak auzipetu egin du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaa aktoreari ustez egindako sexu-erasoagatik
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia. Hilabeteotan deklarazioa hartu die Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei. Epaileak "koherente" ikusi du Mouliaaren lekukotza; Errejonek, berriz, ukatu egin du leporatzen zaion erasoa egin izana.
Iñigo Errejon.
Adolfo Carretero epaileak Iñigo Errejon Sumarreko diputatu ohi eta Parlamentuko bozeramaile ohia auzipetzea erabaki du, Elisa Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delitu bat egotzita.
Hala dago jasota Madrilgo Instrukzioko 47 zenbakiko Epaitegiko titularrak ostiral honetan emandako auto batean. Auto horretan, hamar eguneko epea ematen zaie akusazioei, ahozko epaiketa hasteko edo auzia artxibatzeko eskatuz beren idazkiak aurkez ditzaten.
Instruktoreak hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren hartu du erabakia, Errejoni, Mouliaari, lekukoei eta psikiatrei deklarazioa hartu ostean. Ikerketaren parte gisa, diputatu ohiari eta aktoreari eskatu zien salatutako erasoaren inguruko egunetan trukatu zituzten elkarrizketak aurkezteko.
Artistaren salaketaren arabera, gertakariak Errejonek liburu bat aurkeztu eta gero gertatu ziren, ia urtebetez sare sozialetan hitz egiten aritu ondoren. Mouliaak dio ekitaldia amaitutakoan garagardo batzuk hartzera joan zirela taberna batera, eta gau horretan lagun baten etxean festa batera joateko asmoa zuenez, "edukazioagatik" Errejon gonbidatu zuela festa horretara.
Epailearen ustez, "zantzuak badaude, eta ikertuaren bertsioak, haren froga perizialak eta dokumentalek ez ditu zantzu horiek desagerrarazi". Hori dela eta, bere ustez, "prozedura ezin da instantzia honetan artxibatu".
Mouliaren lekukotza "koherentea" da
Carreteroren ustez, "lekuko presentzialik ez" dagoenez eta erreferentziazko lekukotza eta aditu-froga batzuk daudenez, "froga-zantzu nagusia" Mouliaaren deklarazioa da, "instruktore baten ikuspuntutik" aztertu duena, "ez epaile baten ikuspuntutik".
Instruktoreak azpimarratu duenez, Mouliaak ez zeukan Errejonekiko "asmo txar, etsaitasun, gorroto edo mendeku nahirik", "guztiz kontrakoa baizik", eta azpimarratu du "bere adierazpena koherentea dela funtsezkoenean".
"Deklarazioan egon zitezkeen hutsuneak edo kontraesanak instruktore honen aurrean argitu zituen, itaunketa luze eta sakon baten ondoren, eta une oro koherentziari eutsita azaldu zuen abusuaren unean azkarrago erreakzionatu ez bazuen, hirugarren aldian egin zuen bezala, zorabiatuta zegoelako izan zela, egoeraren aurrean eta erasotzailearen izaerak berak blokeatuta, edariaren eta hartzen zituen sendagaien ondorioaz gain", azpimarratu du.
Epailearen ustez, "ez da lausotasunik edo kontraesanik ikusten" aktorearen adierazpenean, "salbu erreakzio falta hori, blokeo emozionalak eta Errejonen jokaera errepikatuak justifika dezakeena", Errejon une hartan "politikari garrantzitsua" zela kontuan hartuta.
Puntu horretan, gainera, Carreterok azpimarratu du Errejonek "kargua utzi" zuela "emakumeekin jokabide desegokiak izateagatik"; hala ere, Errejonek esan zuen Mouliaarekin gertatutakoak ez zuela zerikusirik bere erabakiarekin.
"Inkriminazioaren jarraitutasunari dagokionez, esan behar da, Auzitegi Gorenaren arabera, salaketa gertakarietatik denbora batera egin izana kontuan hartu beharreko datua dela, baina ez duela esan nahi salaketa faltsua denik", adierazi du.
Halaber, bertan jaso du Mouliaak lekuko bati telefonoz esan izanak gertaerak ez zitzaizkiola delitu iruditzen baina salatu egin behar zituela ez duela esan nahi delitu ez direnik. "Salatzailea ez da Zuzenbidean aditua, eta ez ditu egitateak kalifikatu behar, nahikoa du, egin duen bezala, egitateak azaltzea", gaineratu du.
Mouliaaren salaketa
Mouliaaren kontakizunaren arabera, festara bidean, autoan, Errejonek "nagusitasun jarrera" hartu zuen, eta igogailuan zuzenean gerritik "gogor" heldu, eta musu eman zion "bortizki", "arnasarik gabe utzita". Festara iritsitakoan, dantzatu eta gainerako partaideekin hitz egin ondoren, "indarrez" gela batera eraman zuen, eta bertan hainbat ukitu egin zizkion Errejonek, "baimenik gabe".
Aktoreak salaketan azaldu zuenez, Errejonek bularretakoa kendu zion, "nola jartzen nauzun" eta antzeko esaldi "lizunak" esan zizkion, eta, jarraian, ohe gainera bultzatu zuen, zakila atera zuen eta ukituak egin zizkion.
"Blokeatuta" zegoenez, "festan jarraitu nahi" zuela esan zion orduan. Mouliaaren lekukotzaren arabera, Errejonek erantzun zion gelatik irtengo zela "20 mitutuan biak bere etxera" joateko baldintzarekin. Festan egon ziren pixka bat gehiago, baina laster joan ziren, auto berean, politikariaren etxera.
Epailearen autoaren esanetan, etxera iritsitakoan, "hitzik esan gabe", Errejonek berriro ekin zion ukituak egiteari. Mouliaak "oso deseroso" sentitzen ari zela esan zion, gertatzen ari zena "oso bortitza" iruditzen zitzaiola, eta honakoa esan zion: "Iñigo! 'Bai bakarrik da bai'. Gezurra dirudi hau zurekin gertatzea". Horrela amaitu zuen biktimak salaketan jasotako kontakizuna.
Errejonek ukatu egin du erasoa
Errejonek ukatu egin du aktorearen bertsioa, eta igogailuan musu eman ziola eta ukituak egin zizkiola baino ez du onartu, "baina guztia bere baimenarekin". Ikerketan deklaratu duten lekukoek ez zituzten gertakariak ikusi, intimitatean gertatu baitziren.
Ikerketaren esparruan, lekukoek adierazi zuten ez zutela lekuz kanpoko ezer ikusi, eta ez zirela ohartu Mouliaa alkoholaren eraginpean zegoen ala ez. Haietako batek azaldu zuen aktoreak hurrengo goizean telefonoz esan ziola Errejon "astun bat zela, [festa izan zen] etxean pasatu egin zela eta gelditu egin behar izan zuela". Epailearen arabera, "adituen frogek alde bakoitzaren bertsioa indartzen dute".
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.