PARTIDA AURREKO MOBILIZAZIOAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genozidoaren amaiera eta ofizialtasuna eskatu dituzte milaka lagunek Euskal Selekzioa-Palestina partidaren aurretik

Milaka lagun bildu ditu Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteek deitutako manifestazioak Bilbon, baita handik ordubetera Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutakoak ere. 

18:00 - 20:00

Milaka pertsonak bat egin dute Gernika-Palestina herri ekimenak Gure Esku eta Gu ere bai! elkarteekin batera deitutako kalejira solidarioarekin Bilbon, Euskal Selekzioa-Palestina partidaren atarian.

Bi bandera, palestinarra eta ikurrina, eraman dituzte manifestazioaren buruan, "Euskal Herria Palestina. Genozidioa stop" zioen pankartarekin batera. Manifestariek "Boikot Israel. Palestina askatu" oihu artean zeharkatu dute Bilbo.

17:30 jota zirenean abiatu da martxa Arriaga Antzokiaren ataritik, San Mamesera bidean. Manifestazioa amaitzeko, Jesusen Bihotzean bildu dute jendea, bi selekzioen autobusak iristearekin batera harrera egiteko, eta, azkenean, aurresku bat izan da San Mames atarian.

Vista de una de las manifestaciones y marchas convocadas por la iniciativa Gernika-Palestina, y por grupos de animación de equipos vascos y navarros, este sábado en el que las selecciones de fútbol de Euskadi y Palestina disputan un partido amistoso en el estadio de San Mamés.-EFE/ Luis Tejido

Gernika-Palestina: "Genozidioaren amaierako partida jokatuko da gaur Bilbon"

Igor Meñika Gernika-Palestina herri ekimenaren bozeramailearen hitzetan, "elkartasunaren, anaitasunaren, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen partida jokatuko da gaur Bilbon, baina, batez ere, gaur jokatzen den partida genozidioaren amaieraren partida da. Euskal gizarteak hori jokatzeko konpromisoa duela ikusten ari gara, eta gaur, batez ere, Palestinak irabaziko du".

18:00 - 20:00

Pello Otxandiano buru zuen EH Bilduko ordezkaritza bat ere izan da  manifestazioan. Koalizio independentistako kideek aste honetan bertan Ramallahn (Zisjordania) egindako ikurrina eraman dute San Mamesera, "Jordaniako muga zeharkatu eta blokeoa, ezarritako mugako kontrolak eta Israelen zapalkuntza gainditu ondoren", azaldu dutenez.

"Gaurkoa oso egun garrantzitsua" dela defendatu du Otxandianok, "ukatutako bi nazio, aitortu gabeak, San Mamesen elkartzen direlako, existitzeko eskubidea eta justizia eta bakerako eskubidea" aldarrikatzeko.

18:00 - 20:00

Sira Rego Espainiako Gobernuko Gazteria eta Haurtzaro ministroa ere bertan izango zela iragarri dute.

Palestinarekin Elkartasuna mobilizazioa ere oso jendetsua izan da

18:30ean Palestinarekin Elkartasuna taldeak bultzatutako beste martxa bat abiatu da Areatzatik, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko. Hainbat kirol animazio talde atxiki dira deialdira, hala nola Iñigo Cabacas Herri Harmaila, Bultzada, Indar Gorri eta Iraultza.

Kasu honetan ere, milaka pertsonak bat egin dute "Gora palestina erresistentzia!" lelopean egin den manifestazioarekin. 20.000 izan dira, Bilboko Udaltzaingoaren arabera.

Hasierako pankartan, futbolari baten irudia ikus zitekeen, metraileta batekin eta zapi palestinar batekin, Netanyahuren buruarekin futbolean jolasten. "Israel estatu terrorista", "Gora palestinar erresistentzia"eta "Palestina askatu, Israel suntsitu" izan dira gehien entzun diren leloak.

Bengalak eta petardo hotsak ikusi eta entzun dira ibilbide osoan. Lau edukiontzi erre dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Halaber, Ertzaintzako agenteen aurka bengalak, petardoak eta botilaren bat jaurti dituztela ere esan dute iturri horiek.

Martxa hasi aurretik, plataforma horretako kidea den Iñigo Rodriguezek esan du "ospakizun eguna" dela, baina, "batez ere, aldarrikapen politikorako eguna, erresistentzia palestinarraren defentsan, bere herriaren borrokaren defentsan eta Israelgo Estatua desagertzeko beharraren defentsan". 

18:00 - 20:00

Gainera, 19:00etan, beste mobilizazio bat ere izan da. Komunitate unibertsitarioak deituta,  kasu honetan, San Mamesetik gertu dagoen Ingeniaritza Eskolatik abiatu da, "herri palestinarrak aske izateko duen eskubidea" aldarrikatzeko. 

Polizia-dispositibo handia zabaldu dute larunbat honetan Bilbo osoan, manifestazioak direla eta.

Ordu batzuk lehenagotik, Ertzaintzaren helikopteroa ikus eta entzun zitekeen hiriburuan, eta istiluen aurkako ertzainak eta hiriko hainbat tokitan jarrita daude.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X